Txina da eredu. Han letrarik gabe idazten dute; karaktere-mota asko erabiltzen dituzte, ordea, ideiak eta kontzeptuak marrazteko, eta, beraz, zeinu grafiko asko eta asko behar dituzte adierazi nahi duten guztia idatzi ahal izateko. Horregatik, idazkera txinatarraz jabetzeko prozesua zaila da oso. Alde horretatik, mendebaldeko letrak eraginkorragoak dira idazkera-sistema gisa. Baina bi idazkerak ematen duen baino gertuago daude elkarrengandik.
Ez da erraza luthierren betiko galderari erantzutea: nola egiten da biolin on bat? Duela hirurehun urte, luthier batzuk ospetsu egin ziren, ustez erantzuna bazekitelako; eta hala izango zen, gaur egungoek, teknologia aurreratuena izanda ere, duela hirurehun urtekoak imitatu nahian egiten baitute lan.
Duela bi mila urte idatzitako liburu gehienek gaurkotasuna galdu dute, baina ez denek. Euklides matematikari grekoak idatzi zuen Elementuak liburuak, adibidez, ez. Gaur egun irakasten den geometriaren oinarria liburu zahar hartan jasota dago. Horregatik, urteetan erabili izan da testuliburu gisa mundu osoan. Hizkuntza askotara itzuli da mendeetan zehar, eta, orain, euskaraz ere irakur dezakegu. Izan ere, Elhuyar Fundazioak argitaratu egin du Patxi Angulo matematikariak egindako itzulpena.
Bidali duzu inoiz argazkiren bat posta elektronikoz? Ziur baietz! Eta, seguru asko, JPEG formatuan egongo zen argazkia, ezta? Ohitura hori oso zabalduta dago; saretik argazkiak bidaltzeko, ordenagailuan gordeta izateko eta beste aplikazio askotarako, argazkiek JPEG formatuan egon behar dute. Eta hainbat arrazoi daude formatu hori horrenbeste erabiltzeko.
Urtero bezala, urriko lehen egunetan jakinarazi du Nobel Fundazioak nork jasoko duen saria. Sari-banaketa abenduaren 10ean izango da, eta sarituek Suediako erregearen eskutik jasoko dute saria. Zehazki, diploma eta domina bana eta dirua banatuko die erregeak, Nobel Fundazioaren izenean.
Biarritz, Siena, New York eta Le Mont-Saint-Michel. Laurak dira edo izan dira hiriak, baina ez dute elkarren antzik. Egoera eta inguru ezberdinetan sortutakoak dira, eta, nahiz eta lauretan jendea elkartu zen, helburu ezberdinekin sortu ziren seguru asko. Izan ere, ez dago hiri-kontzeptu bakarra; bizileku bat hiria den edo ez bereiztea erraza da, baina zaila da hiri guztientzat balio duen definizio bat ematea.
Konkistatzaileak eta haien ondorengoak Ameriketatik itzuli zirenean, patata, tomatea, artoa, babarruna, piperra, tabakoa eta beste hainbat produktu ekarri zituzten. Hemen ez ziren ezagutzen landare haiek, eta denbora pasatu zen landatu eta jaten hasi arte. Baina erabateko iraultza ekarri zuten.
Mutil jaio edo neska jaio, pertsona baten bizitza erabat desberdina izango da. Argi dago zein diren bien arteko alde fisiologiko nagusiak, zailagoa da jakitea garunean alderik dagoen edo ez, eta ia ezinezkoa da azaltzea zergatik iruditzen zaigun izaeran ez dutela zerikusirik. Baina zientzialariek lortu dute jakitea zein den sekretua mutil edo neska jaiotzeko. Giltza gene bakarra da, nonbait.
Einstein izena entzunda, ile harroko zientzialari buruzuriaz gain, erlatibitatearen teoria etortzen zaigu burura gehienoi. Erlatibitatearen teoria berezia izan zen abiapuntua: lan harekin Einsteinek mundua ikuspuntu berri batetik erakutsi zigun 1905ean. Gero, teoria hura orokortu eta beste ekarpen asko ere egin zituen. Baina iraultzaren atea lehen urratsak ireki zuen.
Gauza ederra da bela. Erregairik gabe eramaten ditu ontziak itsasoaren alde batetik bestera, haizea dagoen bitartean behintzat. Haizeak bela bultzatzen du, belak ontzia, eta nabigazioa jartzen da abian. Eta ez bakarrik haizeak erabakitzen duen noranzkoan.