Etengabeko mugimendu ideala ezinekoa da; ez dago ezer energiarik kontsumitu gabe mugitzen denik. Gizakiak askotan egin du amets ideia horrekin; etengabeko mugimendua: perpetuum mobile . Ametsa da, besterik ez, eta Fisikaren legeek argi utzi dute zergatik, baina zilegi da zalantza-izpi bat izatea. Gauza guzti-guztiek jarraitzen diete Fisikaren legeei? Ez da bihotza perpetuum mobile ideiaren adibide bat? Erantzuna ezezkoa da, baina ez dago oso urruti.
Fields domina lau urtez behin ematen da, dirutan ez da oparoa eta gazteentzat da. Hori ikusita, ez du sari handia ematen, eta, hala ere, matematikariek Nobelaren ordezkotzat hartzen dute.
Sariei dagokienez, Matematika baztertutako zientzia izan da urte askotan. Alfred Nobelek ez zuen Matematika bera saritu nahi; izatekotan, beste zientzietan aplika daitekeena bakarrik. Baina matematikariek lan gogorra egin dute Nobelaren gabezia betetzeko, eta gaur egun bi sari dituzte horretarako, Fields domina eta Abel saria.
Nazio Batuek basamortutzeari buruzko definizio ofizial bat adostu zuten 1998an egindako batzar batean: eremu aridoetako, erdiaridoetako eta azpiheze lehorretako lurraren degradazioa da basamortutzea. Hala ere, aditu guztiek ez dute bat egiten definizio horrekin. Nazio Batuen arabera, lurrazalaren % 30 ari da basamortu bilakatzen. Baina, berriz ere, aditu guztiak ez datoz bat. Are gehiago, batzuek zalantzan jartzen dute basamortutzea arazo denik ere.
Normalean, klimatologiaren historia hotzaldien arabera sailkatzen da, glaziazioen arabera, adibidez. Baina basamortuak ere naturaren zikloaren isla dira. Hala ere, ziklo natural horiek oso irregularrak dira, eta, beraz, zailak iragartzen. Azkenean, ez dago jakiterik zenbateraino ari den natura laguntzen gaur egungo basamortuen hedatzeari.
Gizakia pertzepzioaren morroia da. Errealtzat hartzen du ikusten, entzuten edo ukitzen duena. Baina pertzepzioa oso mugatua da. Zientziak, aldiz, errealitatea objektiboki neurtzeko aukera ematen du. Edo agian ez. Zientziak informazioa besterik ez du ematen, eta, azkenean, pertzepzioaren kasuan bezala, lortutako informazioa da errealitatea.
Kobrea sekulako pagotxa da: aire lehorrak oxidatzen ez duen metala da, harikorra, eroale ona, merkea... Merkea? Merkea da asko dagoelako eta erraz eskuratzen delako, baina agortuko ote den beldur dira zientzialari batzuk.
Martxoaren 10ean banatu genituen CAF-Elhuyar sariak Elhuyar Fundazioaren egoitzan, Usurbilen. Aurtengoa XII. edizioa izan da, eta, zientzia-dibulgazioko artikuluak saritzeaz gain, beka bat eman diogu liburu bat idazteko proiektu bati.
Oso ezaguna da Tom Blundell ikertzaile ingelesa bioteknologiaren esparruan. Biokimikaren erronka nagusietako batzuk ikertu ditu; besteak beste, proteinen tolestea. Urtarrilean, CIC-Biogune zentroak gonbidatuta, Euskal Herrian izan zen, eta aprobetxatu egin genuen harekin egoteko aukera.