Espazioan egoteak biratzea dakar; zerbaiten inguruan, eta gorputz bakoitzak bere ardatzaren inguruan ere bai. Sateliteek biratu egiten dute, baita planetek ere; eta izarrek, eta galaxiek, eta galaxia-kumuluek. Denek. Hala ere, ez da kaos bat; biraketa horiek guztiek lege bat bete behar dute. Lege fisiko bat: marea-indarren legea.
Badira 300 urte baino gehiago gizakia ohartu zela gauza txikiak garrantzitsuak direla. Mikroskopio batetik begiratu zuenetik, hain zuzen ere. Geroztik, gauza txikiena bilatzeari ekin zion, eta lan horretan ari da oraindik ere. Bidean, atomoak eta molekulak aurkitu zituen; dena zegoen atomoz eta molekulaz eginda. Haiek detektatzea bilakatu da gizakiaren erronka nagusietako bat. Gaur egun, mila milioi molekulako talde txikiak detektatzen dira. Nahikoa.
Jende askori ez zaio gustatzen korrika egitea. Ez du egiten, ez bada larrialdi batean. Ahal bada, nahiago dute azkar ibili, baina badakite azkarrago joateko korrika egin behar dutela. Ez da erabaki arrazional bat, baizik eta gorputzak berak eskatzen dien aldaketa bat. Eta gorputzak zeren arabera erabakitzen du korrika hastea? Ikerketa asko dago kontu horren inguruan, baina galdera horrek ez du erantzunik oraindik.
Aurrera, beti aurrera; argi-izpiek, ez badute oztoporik aurkitzen, aurrera egiten dute lerro zuzen batean. Atzera egiteko, ispilu batekin egin behar dute topo, hau da, islatu egin behar dira. Baina oztopo garden batekin, izpiek aurrera jarraitzen dute; norabidea aldatuta, baina aurrera. Orain arte, behintzat, hala izan da. Dena dela, material berri batzuetan, argia bihurritu egiten da, eta atzera egiten du islatu gabe.
Beti irabazteak ez du grazia handirik. Horregatik ez da artzain-jokoa kirol nazionala; erraza da jakitea zer egin inoiz ez galtzeko. Behin ikasita, munduko aditu handienaren kontra ere joka liteke partida bat galtzeko arriskurik gabe. Ederra litzateke horrelako zerbait izatea xakean jokatzeko ere. Bada, matematikaren arabera, badago, eta ez bakarrik xakerako, baita beste joko askotarako eta jokoen antzera funtzionatzen duten hainbat jardueratarako ere.
Polena, nolabait, landareen esperma da, zelula sexual arra. Eta, ugaltzeko, zelula sexual emearekin elkartu behar du. Landareek ez dute kopulatzen, eta, beraz, landaretik landarerako harremana ziurtatzeko, polena barreiatu behar dute. Aire bidez, uraren bidez edo mugitzen den animalia bati itsatsita (intsektuei, adibidez). Ugaltze-estrategia horrek leku guztietara barreiatzen du polena; horregatik, zientzialari batzuek jaso egiten dute polena, jatorrizko landarearen informazio-iturri interesgarria baita. Horietako bat da Maria Jose Iriarte.
Dagoeneko jakina da nori emango dizkieten Nobel sariak. Sari-banaketa, beti bezala, abenduaren 10ean izango da, baina urriaren lehen egunetan jakinarazi zituzten sarituen izenak. Izenak bakarrik ez, baita zergatia ere. Eta inork gutxik jarriko du zalantzan saria merezi dutenik, aurkikuntza benetan garrantzitsuak izan baitira denak.
Atomoaren nukleoa puskatuta energia lortzen da. Energia asko. Zoritxarrez, metodo hori arriskutsua da, geratzen diren hondakinek erradiazioa igortzen dutelako. Hondakin horiek lurpera daitezke, eta beste alde batera begiratu, baina hori ez da oso soluzio ona. Zer bestela? Fisikari batzuen ustez, hondakinak manipula daitezke erradioaktibitatea apaltzeko. Beste batzuen ustez, ez da posible.
Handiak txikia jaten du. Hori da naturaren legea, baina ez da lege bakarra. Espezieak elkarren onurarako lanean ere bizi daitezke, sinbiosian. Harrigarria da, adibidez, inurrien kasua. Ematen du edozein bizidunekin sinbiosian bizi daitezkeela. Egia da hori? Gezurra badirudi ere, erantzuna baiezkoa da.