Higgs bosoia detektatzea da LHC azeleragailu berriaren lehen helburua. Batzuek ziurtzat ematen dute partikula hori laster detektatuko dutela, baina, egia esan, inork ez daki existitzen den ala ez. Existitzen bada, masa existitzen dela azaltzen duen teoria sendo bat izango dute. Existitzen ez bada, auskalo.
Kimikari zarauztar honek, bigarren hezkuntza bukatuta, zalantza izan zuen: Kimika ikasi edo Farmazia ikasi. Kimikaren alde egin zuen. Karreran, kimika organikoaren bidetik jo zuen, molekulen sintesiak erakarrita. Doktore-tesia egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta, azkenean, sintesiaren mundua aplikazio farmakologikoetara bideratu du. Orain, Ikerchem enpresan ikertzen ari da.
Ematen du ezaugarri guztiak kontra dituela Durangok teleskopio batetik espazioa behatzeko garaian: bailara batean sartuta dago, ez du klima ona eta herriko argiek ez dute askorik laguntzen. Hala ere, behatoki bat dago han, oinarrizko behaketak egiteko eta, batez ere, helburu didaktikoa betetzeko.
Ustez, saiek ez diote eraso egiten ganaduari bizirik dagoenean, baina horrelako erasoak salatu izan dituzte hainbat abeltzainek. 2007an nabarmen ugaritu dira horrelako salaketak, eta abeltzainak, biologoak eta agintariak kezkatuta daude, talde bakoitza bere ikuspuntutik.
Eragiketa matematikoak egiteko, garuna baino azkarragoa da ordenagailua; milioika kalkulu egin ditzake garuna kalkulatzen hasterako. Baina kalkulu-abiadura ez da makina batean bilatzen den gauza bakarra; egin ditzakeen lan-motek ere badute garrantzia. Ordenagailu batentzat, abstrakzioa eskatzen duen ia edozein lan oso zaila da. Aurpegi bat ezagutzea, adibidez. Zaila bai, baina ez ezinezkoa; ordenagailuak garun baten antzera egiten badu lan, gauzak aldatu egiten dira.
Alfred Nobelek bost arlo aukeratu zituen bere izena daramaten sarietarako: Fisiologia edo Medikuntza, Fisika, Kimika, Literatura eta Bakea. Urriaren hasieran, astelehenetik ostiralera, ordena horretan jakinarazten du Nobel Fundazioak nor sarituko duten arlo bakoitzean. Beraz, aurrena zientzietako sariak izaten dira albiste, eta gero gainerakoak. Aurten, baina, arlo denetan ageri dira zientzia-gaiak.
Alperrik da aurrerapen zientifiko bat eskatzea idazle bati. Idazleek ez dute ikerketarik egiten. Idatzi egiten dute. Hala ere, zientzia-fikzioa idazteko, errealitatearen aukera guztiak aztertu eta estrapolatzen dituzte. Metodo horren bitartez, ez dute aurrerapen asko iragarri, baizik eta gizarteak teknologiarekiko duen jarrera bera. Gero, etor daitezela aurrerapenak!
Azken urteotan, onddo mikroskopiko batek jaso du arreta intsinis pinuaren industrian: Fusarium circinatum . Pinuari gaixotasuna eragiten dio barrutik, egurrean, eta zuhaitzak balio ekonomikoa galtzen du. Ez da intsinis pinuaren gaixotasun bakarra, baina, azkar zabaldu zenez, ezustean harrapatu zituen nekazariak. Gaur egun, ordea, Fusarium -a kontrolatuta dago, eta infekzioaren aurrean zer egin behar den arautu dute agintariek.
Biraka ari den edozein gailuk jokabide miresgarria izan dezake. Magia dirudi, baina ez da; senak agintzen digunaren kontrako jokabidea besterik ez da. Jokabide hori aprobetxatu egiten du teknologiak. Gailu birakarien --giroskopioen-- munduak garrantzi handia hartu du. Inguruan dituzu giroskopioak, eta, hala ere, ia isilpean geratu dira; ezagutu nahi dituzu?
Garik Israelian astrofisikari armeniar bat da. Mundu osoan ibili da ikerketa-zentro batetik bestera, eta, gaur egun, Kanarietako Institutu Astronomikoan egiten du lan. Umetako oroitzapenetik hasita, astronomiarekin izan duen harremanaz hitz egin digu. Eta, izarren bidez, metal astunen sorrera ezagutzera eraman gaitu, hori baita oraingoz Garik Israelianen azken ikerketa-gaia.