Ordenadoreak, internet, datu-baseak, editoreak... Mundu berri baterako leihoak zabaltzen dizkiguten hitzak dira. Makinen garaia omen da gurea eta etorkizunean areagotuko ei da joera hori. Kultura berria? Kultura bakarra? Ingelesa jaun eta jabe? Aurkituko ote du euskarak zirrikiturik oihan berri horretan nor izateko? Ez pentsa, irakurle, galdera horien erantzunak ondoko artikuluan aurkituko dituzunik. Erantzun bat bera ere ez! Izan ere, horien eta antzeko gaien inguruan berba egiteko aukera azaroaren 22an izango da Donostian, Miramar Jauregian. Bertan elkartuko dira euskarazko softwaregintzan dihardutenak, erabiltzaileak eta, noski, hauekiko kezka duen jende asko. Udako Euskal Unibertsitateko Informatika Sailari zor zaio elkarri gure penak kontatzeko aukera berri hau.
Iruñetik buelta, lerro hauek idazteko “agindua” etorri zitzaidan. Baionan astebete pasa ostean, hamabost egun eman nituen uztailean Larraona Ikastetxean, Udako Euskal Unibertsitatearen bihotzean, eta hango berri zuei emateko eskatu zidaten erredakzio-kontseiluan. Itzuli orduko egin izan banu, zalantzarik gabe ez nukeen ondokoa zirriborratzerik lortuko; beste erabateko kontakizuna osatuko nukeen, beroagoa, gozoagoa apika. Izan ere, egunak pasatu ahala, horko irudiak lausotuz joan dira eta orain, hilabete batzuk irangan direlarik, kontakizuna hotzagoa izango dela iruditzen zait. Ez dakit. Hitzez hitz osatuko da UEUren XXIV. edizioari buruzko kronika “sentimentala”.
Baina zeintzuk dira egiazki menopausian eteten diren kateak? Ez du erantzun errazik galdera horrek eta itxura guztien arabera, Gipuzkoan emakume gutxik daki erantzun zuzena ematen. Izan ere, menopausiari buruzko informazio-eza nagusi omen da Gipuzkoan, Ginekologia Kontsultategiak eman dituen datuen arabera.
Esan eta izan. Aski ezaguna izango zaizu esaldi hori irakurle, Euskadi Irratiko promozio-kanpainetako lelo ezaguna baita: hitza eta nortasuna, esana eta izana. Martxoaren 26an egoitza berria estreinatu zuen Euskadi Irratiak, Donostiako Miramonen (behin-betiko?) finkatuz. Iraganaren arrastorik gabe zabaldu dizkio ateak egoitza berriak irratiari eta bertan, punta-puntako sistema informatikoaz baliatuko da aurrerantzean. Bertara joan ginen aldaketaren nondik norakoak ezagutzera. Irrati berria aurkitu genuen bertan: halaxe esana zuten eta izan, halaxe da.
Enrike Zuazuak Madrilgo Unibertsitate Conplutenseko bere bulegoan hartu gintuen arratsalde hartan. Doktoretza-ikastaro berria egun horretan bertan hastekoa zen eta gurekin hitz-aspertuan ari zen bitartean, makina bat ikasle etorri zitzaion galdezka. Halaber, zeregin berean aritu ginen gu zati handi batean: bere ikas-garaiaz, lanbideaz, esperientziaz, gaur egungo lanaz eta etorkizunaz galdezka.
EEBBetako zientzilariek “super-gaua” hitzez izendatu zuten Txernobilen gertaturiko istripua. Duela 10 urtera arte, era horretako matxurarik gerta zitekeenik ez zuen inork uste eta, arrisku teoriko hutsa zela esaten zen. Gaur egun ordea, gaurik luzeena izan zen horretaz zerbait gehiago dakigu. Ez askorik, egia aitortzeko.