Txirritak halako zehaztasunez deskribatu zuen hori “Norteko Ferrokarrila” zen; zeharo harriturik geratu bide zen lehen aldiz burdinezko sugetzarra bere begiez ikusi zuenean. “Hamaika ikusteko jaioak gara” pentsatuko zuen bere artean. Bertso horiek dira, irakurle, trenak sortu zion liluraren lekuko. Ondoko orriotan ez duzu seguruenik Txirritak erakutsitako zorroztasuna aurkituko, ez baikara gu maisu txiki-handiaren parean jartzekoak. Guk ere, deskribatu nahi izan dugu sarritan ikusitako trena, baina bestelakoa da “atera” zaiguna: bertsorik ez dago; bai, ordea, Txirritak azaldu zuen lilura bera. Ea zu ere liluratzeko balio duen! Abiadura Handiko Trenak errei gaineko bidaiari-garraioa arnas berritu zuen 1981ean Paris-Lyon lotu zituenean. Trenak 500 km inguruko distantzietan hegazkina baino azkarragoa eta erosoagoa izan daitekeela frogatu zuen.
Txirritak halako zehaztasunez deskribatu zuen hori “Norteko Ferrokarrila” zen; zeharo harriturik geratu bide zen lehen aldiz burdinezko sugetzarra bere begiez ikusi zuenean. “Hamaika ikusteko jaioak gara” pentsatuko zuen bere artean. Bertso horiek dira, irakurle, trenak sortu zion liluraren lekuko. Ondoko orriotan ez duzu seguruenik Txirritak erakutsitako zorroztasuna aurkituko, ez baikara gu maisu txiki-handiaren parean jartzekoak. Guk ere, deskribatu nahi izan dugu sarritan ikusitako trena, baina bestelakoa da “atera” zaiguna: bertsorik ez dago; bai, ordea, Txirritak azaldu zuen lilura bera. Ea zu ere liluratzeko balio duen!
1984. urtean iritsi zen Euskal Herrira lehen lurrin-makina. Baionan egin zuen gure arteko lehen agerraldia eta geroztik, gora-behera batzuk tarteko, trena edo errei gaineko garraiobidea garapenaren ardatza izan da. Trenbiderik gabe, izan ere, nekez ulertuko genuke gaur egungo Euskal Herria.
Urtarrilaren bukaeraz geroztik, Eusko Jaurlaritzak bultzatuta, indarrean da Zientzia eta Teknologia Indartzeko Egitasmoa 1997-2000. Mende berrira arteko zientzi politika gidatuko du egitasmoak; industriaren eta hezkuntzaren arteko lankidetza du oinarrian eta sare teknologikoa hobetzea helburu. Agintarien esanetan, zientzi politika berriaren emaitzak
berehala ikusiko ditugu. Hasteko, ikus dezagun zer berri duen egitasmo berriak.
“Bi pauso jarraian emateko gauza ere ez naizela uzten nau Merreumak!” Zenbat aldiz entzun duzu horrelakorik, irakurle? Are gehiago, zenbat bider geratu behar izan duzu ohean etzanda, lunbagoak edo jota? Izendapen generikoa erabiliz, horiek guztiak erreumatismoaren agerpen desberdinak direla esango dizu medikuak. Kalean, berriz, ditxosozko erreumari egozten zaio guztiaren errua.
Martxan jarri zenetik lau urtera, Iruñeko Planetariumak bere eskaintza handiagotu egin du aurten. Biribildu, esango genuke, kartarako menua aurki baitaiteke aurtengo Izar Eskolako egitarauan: sei urteko neska-mutilen jakinmina asetze soiletik, Unibertsoaren ikuspegi osoa emateraino. Ez da, alajaina, nolanahiko eskola! 1. MAILA IKUSI MAKUSI... 2. MAILA IZARRAK ETA BESTE 3. MAILA IZARRETAKO ZIRKUA 4. MAILA GORA BEGIRA EGUZKIAREN SENIDEAK 5. MAILA ORTZIKO PUNTUAK 5. eta 6. MAILAK UNIBERTSORA JOAN-ETORRIA 6. MAILA SU BIZIAK
Kalitatea, osoko kalitatea, kalitate globala. Hamaika aldiz entzun ditugu kontu horiek eta kasu ia guztietan, iharduera ekonomikoren batekin loturik. Moda-modan dagoen kontzeptua da, inondik inora, kalitatearena. Alabaina, moda hutsa baino askoz gehiago dela esan ziguten Donostiara etorritako adituek. Honezkero jakingo duzuenez, Kalitatea, Hezkuntza eta Enpresa izeneko ihardunaldiak egin berri dira Miramar Jauregian. Eta bertara joan ginen gu ere, ondokoa zuretzat, irakurle, biltzera.
Mexikoko Monterreyko Teknologia Institutua
Etengabeko Hobekuntza Programako koordinatzailea
Illinoisko Unibertsitateko irakaslea
Euskal Herriko Unibertsitateko Kalitatearen katedra gidatuko du hasieran New York-eko institutuko irakaslea
Kalitatearen aldeko programatan aitzindaria
Materiaren egoeraz, egiturez edota giza organismoaren babes-mekanismoez luze hitz egin da azken hilabete hauetan. Baita egunkarietan ere! Urtean behin baino ez da horrelakorik gertatzen eta normalean egun gutxitako zientzi sukarra izaten da. Nobel jauna izaten da bat-bateko zaletasun horren erantzule nagusia edo zehatzago esanda, Suediako Akademiak eman ohi dituen Nobel Sariak.