Kaltzada, Pili

Kaltzada, Pili

Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

“Erantzukizun sozial handia genuela sentitzen genuen”

1997/11/01 Kaltzada, Pili - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Usurbilgo egoitzan elkartu ginen uztaileko goiz batean. Larunbata, hasierako talde hark elkartzeko ohitura zuen egun bera, baina goizetik hasi ginen, patxada handiagoz hitz egin ahal izateko. Hitzordua jarrita eta baieztatuta genuen arren, batzuek ezin etorria adierazi ziguten. Lan nekeza izan da sortzaileak biltzea, baina, tira, azkenik, talde honen sorreran partehartze zuzena izan zuten batzuk, behintzat, urreratu zitzaizkigun. Argazki bat egiteko eskatu genien, sorrerako lehen argazkia.

Legeak ez ditu hogei urteotan sorturiko espektatibak betetzen

1997/11/01
Eusko Jaurlaritzak 1997ko udan aurkeztu eta urriaren 24an Legebiltzarrean eztabaidagai izango den Ingurugiro Legeak ez ditu inolaz ere azken hogei …

Kristaletarako zirujauak

1997/07/01 Kaltzada, Pili - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Gutxien espero duzunean, orduantxe etorri ohi dira gainera. Ondotik pasatzen den automobilak, errepidetako lanek... batek daki zerk saltarazten dituen errepideko harri txikiak, baina matxura handiak eragiten dituztela gauza jakina da. Horrelakorik gertatzen denean, izan ere, adio automobileko haizetakoari! Batzuetan ez da erabat puskatzen; erretena apurka-apurka egiten da edota zulo biribil-biribila ageri. Tailerrerako bidean hasi aurretik, irakurri arretaz Donostiako Kimika Fakultatetik eman diguten albistea. Fotosendaketa, argi-bidezko osaketa... Oraingoz ezer ulertzen ez baduzu ere, lasai; segi irakurtzen, artikulu hau uste baino errentagarriagoa izango zaizu eta.

Patxi Ormazabal: “Ingurugiroa ez da soilik erakundeen ardura”

1997/06/01 Kaltzada, Pili - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Ingurugiroa hizpidera ekartzeko aitzakia bilatzea ez da zaila izan oraingoan. Mundu osoan ospatzen da ekainaren 5ean Ingurugiroaren Eguna; ospatu edo, tamalez sarritan ez baita ospakizunetarako motiborik izaten. Euskal Autonomi Elkartean ingurugiroaren ardura du, ofizialki, Patxi Ormazabalek, Lurraldearen Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailburuak. Egun handiaren arrimura etorri zaigu hitz batzuk egitera. LABUR BEHARREZ

Mikel Aizpuru: “UEUk euskaldun askoren topagunea izaten segituko du”

1997/05/01 Kaltzada, Pili - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Hegoaldera etorriz geroztik, bosgarren zuzendaria da, Martin Orbe, Baleren Bakaikoa, Inaki Irazabalbeitia eta Kepa Altonagaren ondoren. Mikel Aizpururi egokitu zaio, beraz, 25. urteurreneko jauzian buruan izatea, Udako Euskal Unibertsitatea etorkizunerako prestatzen laguntzea. Erlojuaren kontrako lasterketa baten parekoa izan da Mikelekin hitz hauek egin ahal izatea; maiatzaren 24an egingo den ospakizun nagusiak eta Udako Ikastaroen prestakuntzak zeharo lanpeturik dute 34 urteko gabiriarra.

Zilarrezko UEUri goraintziak

1997/05/01 Kaltzada, Pili - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Efemeride gisa aipatu ohi diren urtemugara iritsi zaigu UEU ere: hogeita bost urte. Gutxi al dira ala asko? Hainbat, Bizkaia aldean esaten dugunez. Hogeita bosgarren urtearen muñotik begiratuta, zerbait esan behar dugu hastapenetan ezagutu genuen UEUz.

Urrats txiki bat ardiaren...

1997/04/01 Kaltzada, Pili - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Errealitateak fikzioa gainditzen duenean, zilegi da zalantzak izatea. Eta horixe da Dolly-ren berria zabaldu zenez geroztik gertatu dena. Manipulazio genetikoaz hitz egiten ari da; kezka sortu da hainbat eta hainbat lekutan eta, egia esan, ez da harritzekoa. Bat-batean jasotako informazioak horixe dakar berarekin bat: artegatasuna kasu gehienetan. Horregatik, gaiari eta eztabaidari hozteko denbora eman eta gero, bagatoz geu ere Pandoraren kutxatik ihes egin duten demonio berriak konjuratzera.

Europako trenak iraultzaren atarian?

1997/04/01 Irazabalbeitia, Inaki - kimikaria eta zientzia-dibulgatzailea
Kaltzada, Pili - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Txirritak halako zehaztasunez deskribatu zuen hori “Norteko Ferrokarrila” zen; zeharo harriturik geratu bide zen lehen aldiz burdinezko sugetzarra bere begiez ikusi zuenean. “Hamaika ikusteko jaioak gara” pentsatuko zuen bere artean. Bertso horiek dira, irakurle, trenak sortu zion liluraren lekuko. Ondoko orriotan ez duzu seguruenik Txirritak erakutsitako zorroztasuna aurkituko, ez baikara gu maisu txiki-handiaren parean jartzekoak. Guk ere, deskribatu nahi izan dugu sarritan ikusitako trena, baina bestelakoa da“atera” zaiguna: bertsorik ez dago; bai, ordea, Txirritak azaldu zuen lilura bera. Ea zu ere liluratzeko balio duen!
Azken hamarkadetan trena baztertua izan da garraio publikorako azpiegiturak diseinatu direnean eta errepidea nagusitu zaio. Gure artean, makina bat trenbide itxi da azken 40 urteotan. Nolanahi ere, trenaren berpizkundearen atarian gaude aditu askoren iritziz.

Antartida urtzen ari da

1997/04/01 Kaltzada, Pili - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Klima aldatzen ari da. Batzuei kosta izan zaie hori onartzea, baina Greenpeacek Antartidan burutu berri duen ikerketa-bidaiatik bueltan, nekez arbuia daitezke eman diren datuak. Susmoak ebidentzia bihurtu dira eta orain arteko eskariak, exijentzia. Urtearen bukaeran Tokion bilduko den Klimari Buruzko Nazioarteko Gailurrean grado askotako eztabaidak emango dira.

Abiadura Yz idazten omen da

1997/04/01 Irazabalbeitia, Inaki - kimikaria eta zientzia-dibulgatzailea
Kaltzada, Pili - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Txirritak halako zehaztasunez deskribatu zuen hori “Norteko Ferrokarrila” zen; zeharo harriturik geratu bide zen lehen aldiz burdinezko sugetzarra bere begiez ikusi zuenean. “Hamaika ikusteko jaioak gara” pentsatuko zuen bere artean. Bertso horiek dira, irakurle, trenak sortu zion liluraren lekuko. Ondoko orriotan ez duzu seguruenik Txirritak erakutsitako zorroztasuna aurkituko, ez baikara gu maisu txiki-handiaren parean jartzekoak. Guk ere, deskribatu nahi izan dugu sarritan ikusitako trena, baina bestelakoa da “atera” zaiguna: bertsorik ez dago; bai, ordea, Txirritak azaldu zuen lilur bera. Ea zu ere liluratzeko balio duen! Edo behintzat, horixe da trenbide-sare berriari buruz esan zaiguna. Itxura guztien arabera, aurten bazterrak harrotuko dituzten proiektuen artean, Euskal Autonomi Elkartea zeharkatuko omen duen abiadura handiko trenarena berriro agertuko da. Berriro diogu, urte dezente daramatzalako jira eta bira. Asmo horren nondik norakoak bildu nahi izan ditugu ondorengo artikuluan. Jaso ahal izan ditugun informazio-apurrak dira, beraz, ondoren eskainiko ditugunak.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila