Kaltzada, Pili

Kaltzada, Pili

Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

237 egun espazioaren liluraz blai

1995/11/01 Irazabalbeitia, Inaki - kimikaria eta zientzia-dibulgatzailea
Kaltzada, Pili - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Espazioak badu gutako edonorentzat lilura berezi bat. Ezagutzen ez dugunak erakarri egiten gaitu. Jakinminak bultzatuta, Donostiara hurbildu ginen udazkeneko goiz hartan, espazioan 237 egun eman zituen errusiar kosmonauta-medikuarekin hitz egitera. “Saliut-7” izeneko espazio-estazioan, ordura arteko marka guztiak hautsi zituen Oleg Aktov izan zen gure solaskidea.

Itsasoa ez dago bare

1995/10/01 Kaltzada, Pili - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Memoria kolektiboan oso atzera egin behar antzeko mugimendurik gogoratzeko. Ekitaldi ikusgarriak burutu dira eta guztietara makina bat jende bildu da. Ekologiaren ikurra zeramaten batzuk, beste batzuk ordea, giza zentzuarena. Frantziak Mururoa atoloian iragarritako leherketa nuklearrak geraraztea asmo eta helburu zela, ekologismoaren urrezko garaiak berpizteko tenorean izan gara. Leherketarik egin bada ere, Ostadarreko Gerlariek udako borroka irabazi dutela esan daiteke. Alabaina, gerraren hasieran gaude.

Bide berrietan

1995/10/01 Kaltzada, Pili - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa
Ibilian-ibilian, asmo berriak bildu dira 100. alera iritsi den aldizkariaren inguruan. Ibilbidearen hasieran finkatu ziren helburuak, guzti-guztiak bederen, bete gabe …

Helioaren lehen mendeurrena

1995/09/01 Kaltzada, Pili - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Jende askok ez badaki ere, helioa aurkitu zeneko 100. urtea bete da aurten. Askoren iritziz, horrek ez luke aparteko hausnarketarik merezi, baina helioa berezia egiten duten arrazoiak asko eta era askotakoak dira.

Zaharkinak: iraganaren xarma

1995/08/01 Arrojeria, Eustakio - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa
Kaltzada, Pili - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Usurbilgo Plazan, Udarregi Zaharreko lokaletan aurkitu genuen Fermin Leizaola, Aranzadi Zientzi Elkarteko Etnografia Saileko koordinatzailea. Usurbilgo Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Aranzadik antolatutako "Zaharkinak" erakusketa bisitatzera jo genuen bertara. Ferminekin hizketan, erakusketaren eta horrek atzean duen lan eskergaren berri izan genuen. Solasaldiak guri piztu zigun jakinmina zuei transmititzea da ondorengo lerroen helburua.

Gaiker: 10 urteko bide emankorra

1995/08/01 Kaltzada, Pili - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa
Yagüe, Josune -

Gaiker 1985ean sortu zen Bizkaian. Enpresa txiki eta ertainei teknologia- eta garapen-zerbitzua eskaintzea zen lan-talde gazte horren zeregin nagusia. Euskal enpresek duten gabezi nagusitakoa konpontzea, hain zuzen. Horretan ari dira gaur egun ere, puntako ikerketa egiten eta hori gizarteratzeko ahaleginetan. Horretan harrapatu genituen Zamudioko Parke Teknologikora hurbildu ginen goiz hartan.

Ikerketa-mailan puntan

1995/06/01 Kaltzada, Pili - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Maria Arantzazu Linaza, Jose Mari Rodriguez eta Jose Jabier Urkola CEIT Ikerketa-Zentruko Material-Sailan egiten dute lan. Altzairua dute aztergai eta obsesio nagusia. Ez da harritzekoa. Altzairuaren mikroegitura zehatz mehatz aztertu dute eta begi profanoontzat ulertezinak diren zirrikituetan eman dituzte azken hilabeteak. Lan horren emaitzak Elhuyarrek argitara emango ditu aurki. Jaso baino lehen, ikerlari horiek hobeto ezagutu ditzazuen, beraiekin aritu gara hitzaspertuan. Altzairuari buruz, jakina.

Onddi dorrea, goi-mailako apustua

1995/06/01 Kaltzada, Pili - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Urumea eta Leitzaran ibaien artean dago Onddi mendia. Halaber, hantxe kokaturik dago ORONA, igogailuak eta eskailera mekanikoak egiten dituen enpresa. Maiatzaz geroztik, Onddi mendiari harro begiratzen dion gorakako eraikuntza ikus daiteke paraje eder horretan. Lekuak berak eman dio izena ORONA enpresaren saiakuntza-dorreari.

Ingurugiroa, lehiakortasunaren alderdi berria

1995/05/01 Kaltzada, Pili - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Bilboko Erakustazokan PROMA Ingurugiroaren Nazioarteko Azoka burutu berri da. Martxoaren 23an euskal industriak ingurugiro-erronkaren aurrean joka dezakeen papera aztertu zuen IHOBE Sozietate Publikoak antolatu zuen “Lehiakortasuna eta Ingurugiroa. Teknologia Garbiak eta Ingurugiro Kalitatea” Biltzarrak. Han entzundakoaren oihartzuna dakarkizuegu ondorengo orrietara.

Urdaibai, minimizazioan aintzindari

1995/05/01 Kaltzada, Pili - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Biosferaren Erreserba da eta industriaren garapenak bortizki astindu izan du. Martxoaren 23an aurkeztu zuten Bilbon “Urdaibaiko Industri Hondakinen Kudeaketarako eta Minimizaziorako Plana”. Geografikoki Euskal Herriaren zati bati baino ez dagokio. Aitzitik, Planaren ekarpenak Euskal Herriaren mugak ere gainditu egiten ditu: ingurugiro-arazoak konpontzeko era berria ahalbideratuko du, eskualde gehiagotan ezar dadin.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila