Irazabalbeitia, Inaki

Irazabalbeitia, Inaki

kimikaria eta zientzia-dibulgatzailea Elhuyar Fundazioa

Eskisto-gasa, etorkizuna?

2012/02/01 Irazabalbeitia, Inaki - kimikaria eta zientzia-dibulgatzailea

Badira urte batzuk Euskal Herriko eta inguruko lurraldeetako lurzorua zulatzen ari direla gas natural bila. EAEn, EEE Energiaren Euskal Erakundeak ...

Udazkeneko alegia

2007/11/01 Irazabalbeitia, Inaki - kimikaria eta zientzia-dibulgatzailea

Esperimentu labur bat egitea proposatzen dizut. Ireki, mesedez, zure web nabigatzailea, eta jo gogokoen duzun Internet-bilatzailearen orri nagusira. Tekleatu energia eta bilatzeko esan. Zer emaitza eman dizkizu? Milioika arrapostu, ezta? Nolakoak, ordea?

Neptunoren indarra

2005/09/01 Irazabalbeitia, Inaki - kimikaria eta zientzia-dibulgatzailea

Erregai fosilak oinarrian dituen sistema energetikoa da gurea. Ondorioz, epemuga du, erregai fosilen erreserbak amaitzen direnekoa, hain justu. Ikatza luzerako ei dago; gasaz ere ez dugu tarte batean kezkatu beharko itxuraz, baina petrolioaren muga gertu egon daiteke. Aditu batzuk jada hasi dira adierazten petrolio-eskaerak aurkitutako erreserba berriak gainditu dituela. 1973ko petrolioaren krisiak alarmak piztu zituen, eta, harrezkero, energia berriztagarria eta energia ordezkoa ohiko kontzeptu bihurtu dira. Egia esan, gero eta pisu handiago hartzen ari dira gure energia-hornikuntzan, energia eolikoa batez ere, baina urrun daude eskaera bete ahal izatetik.

Inpaktu sakona

2005/07/01 Irazabalbeitia, Inaki - kimikaria eta zientzia-dibulgatzailea

Duela hemeretzi urte, Giotto zundak kometa bati gertutik ateratako lehen argazkiak egin zituen. Halley kometaren nukleoa ikusi ahal izan genuen, eta zientzialariek datu-mordoa bildu zuten kometen misterioa argitze aldera. Orrialde hauek esku artean dituzunerako, Deep impact izeneko misioak kometa batean lurreratutako lehen giza tresna 9P/Tempel 1 kometaren nukleoan izango da.

Espazioan bolinara

2005/03/01 Irazabalbeitia, Inaki - kimikaria eta zientzia-dibulgatzailea

Tximinoen planeta filma ezaguna izango duzue, eta, apika, bi bertsiotako bat edo biak ikusiko zenituzten. Neronek, aukeratzen jarrita, Charlton Heston protagonista duena laketago dut Tim Burtonek zuzendutakoa baino. Edonola ere, bi filmak ez zaizkio erabat fidel jatorrian duten eleberriari –Pierre Boulle-ren La Planete des Singes * (1964)–. Bi filmotan armadako astronautek egiten dute tupust tximinoen zibilizazioarekin, eleberrian, ordea, espazioan luxuzko opor-bidaia egiten ari den bikote bat da protagonista. Alde ederra! Jatorrizko bertsioarekiko fideltasunik eza ez datxekio protagonisten izaerari bakarrik, baita guri gehiago interesatzen zaigun bidaztien espazio-ontziaren propultsioari ere. Ontzia honela deskribatzen da: “esfera moduko bat, oskol fin eta mehe batez inguratua; eguzki-argiaren presioaren eraginez higitzen da espazioan zehar”. Koheteen propultsioa ez eta argiak bela moduko batean egiten duen indarra darabil naufrago planetarioen ontziak! “Zientzia-fikzioa!” jaulkiko duzue. Neurri batean ez zabiltzate egiatik urrun, baina fikzio gisa jaio zen ideia hori errealitate bihurtu da aurtengo martxoaren 1ean, Kosmos 1 eguzki-belaontziak espaziorako bidea hartu duenean.

Tartarorako bidean

2004/12/01 Irazabalbeitia, Inaki - kimikaria eta zientzia-dibulgatzailea

“Orduan hotsa entzun zuen. Hasiera batean, urruneko mikrofonoa norbaiten arnasketa lasaia jasotzen ari zela pentsatu zuen, baina oker zegoela konturatu zen berehala. Ausazko xuxurlatze samur hark bazuen gizatiarra ez zen zer edo zer; erritmo erregularrik ez eta erabateko isiltasunezko tarteak noizik eta behin.

Gould baino gehiago

2002/01/01 Irazabalbeitia, Inaki - kimikaria eta zientzia-dibulgatzailea

Izar uxoak ortzi ilunean bezala pasa zen Stephen Jay Gould Euskal Herritik: distiratsu eta arrastoa utzita. EIEk antolatu eta Elhuyarrek babestutako Prosa Zientifikoari buruzko 1. Biltzarra Gould-en hitzaldi erakargarria baino gehiago izan zen, komunikabideetan argitaratutakoari erreparatuta bestela irudi bazezakeen ere.

Martera, bai. Nola? Martera, bai. Nola?

2001/02/01 Irazabalbeitia, Inaki - kimikaria eta zientzia-dibulgatzailea
Zergatik joan behar dugu Martera? Galdera hori maiz egiten zaigu zientziaren dibulgazioan dihardugunoi. Scott Hubbard-ek arrazoi sendoak emanten ditu .

Cluster II, errautsetatik birsortutako fenixa

2000/10/01 Irazabalbeitia, Inaki - kimikaria eta zientzia-dibulgatzailea
1996ko uztailaren 4a. Kourou-ko jaurtiketa-basetik Ariane 5 jaurtigailuak ke eta su artean espaziorako bideari ekin zion

Eguzkia eta Lurra

2000/10/01
Eguzkia, argia eman eta gure planetaren bizia posible egiteaz landa, etengabe bonbardatzen ari zaigu partikula energikoen bidez
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzla. Ezeztatuz gero, ezingo duzu webgune honetan nabigatu. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.