Antropomorfikoak eta hiperentzefalizatuak; alegia, gizaki-itxurakoak, buruhandiak eta gorputz eskasekoak. Halakoa da estralurtarren irudi tipikoa. Gure antzekoak, baina, espazio sakonetik Lurrera …
Biziaren eboluzioari buruzko galderetako bat da ea zergatik diren molekula biologikoak ezkerrak ala eskuinak. Molekula asko dira kiralak, hau da, …
Berlin pazientearen kasua oso berezia da. Bakarra, izatez. Leuzemia bat tratatzeko, erradioterapia eta hezur-muin transplante bat jaso zituen, eta tratamendu hark GIBa, hiesa eragiten duen birusa, ezabatu zuen bere gorputzetik. 2008tik ez du jasotzen terapia antirretrobiralik, eta “garbi” segitzen du. Harrez gero, ikertzaileak halako kasu gehiagoren bila ibili dira, baita sendatzea zerk eragin zuen ulertu nahian ere, hiesa tratatzeko aukera berriak ekar ditzakeelakoan. Emory Unibertsitatean rhesus makakoekin egin dute entsegu bat, baina emaitzak ez dira onak izan. Makakoak ez dira sendatu hezur-muin transplantea jaso ondoren.
Coloradon eta Mexiko Berriaren arteko Raton Arroan izandako lurrikaren azterketa bat egin dute Estatu Batuetako gobernuaren Gelogia Zerbitzuko ikertzaileek, eta …
Atzo banatu ziren 2014ko Ig Nobel sariak. Platano-azalaren eta zapata baten arteko marruskadura neurtu duten ikertzaileek, artelan itsusiak edo politak ikusi, mina ere aldatzen dela neurtu dutenek, edo umeen gorotzak fuetak egiteko probiotiko gisa erabil daitezkeela proposatu dutenek jaso dituzte sariak. Aurten ere, umorea izan da nagusi sari-banaketaren ekitaldian, bai antolatzaileen aldetik, eta baita sarituen aldetik ere.
Laniakea izena jarri diote Hawaiiko astronomoek gure galaxia barne hartzen duen supermultzoari. “Zeru erraldoia” esan nahi du hawaiieraz, eta izen ezin aproposagoa iruditu zaie dozenaka mila galaxia osatutako taldea izendatzeko. Hawaiiko Unibertsitateko astronomoek lehenengo aldiz definitu dituzte Esne Bideari dagokion supermultzoaren mugak, eta ikusi dute orain arte uste zen baino askoz talde handiago baten parte dela.
Inork ez zituen inoiz mugitzen ikusi. Baina arrastoek nabarmen erakusten zuten mugitu egiten direla, eta ikertzaileak aspaldi ari ziren nola jakin nahian. Azkenean, lortu dute misterioa argitzea: flotatzen ari den izotzak bultzatzen ditu harriak toki batetik bestera, haize ahulek lagunduta.
Duela 100 urte Max von Lauek Fisikako Nobel saria jaso zuen kristalek X izpiak difraktatzen dituztela aurkitzeagatik. 1912an egin zuen …
Katu bat, mekanika kuantikoaren ikonorik ezagunena erabili dute irudiak sortzeko teknika bat aurkezteko Austriako Zientzien Akademiako Optika eta Informazio Kuantikoaren …
Ugaztunek ez bezala, Poeciliidae familiako arrainen artean behin baino gehiagotan gertatu da plazentaren eboluzioa. Plazenta sortu eta desagertu egin da …