Isralego Manot haitzuloan lehen europarren arbasoak izan zitezkeenen arrastoak aurkitu dituzte. Zehazki, garezur-zati bat —kalota, garezur-gangaren goiko zatia— aurkitu dute …
“Noiz hasi zen Antropozenoa?” izenburupean, garai geologiko berri baten hasierarako data zehatz bat proposatu du Antropozenoaren lantaldeak, Quaternary International aldizkarian: 1945eko uztailaren 16a, lehen eztanda nuklearraren eguna. Estratigrafiaren Nazioarteko Batzordeak eskatuta, lantalde hori ari da aztertzen aro geologiko berri bat izendatzeko bezainbestekoa ote den gizakiok planetan dugun eragina. Taldekideen gehiengoak baietz uste du, Antropozenoak badituela behar beste “meritu” horretarako; tartean, EHUko Alejandro Cearreta geologoak. Antropozenoari buruzko eztabaidan “geologiaz gain ideologia ere badagoela” dio, beldurrik gabe. Izan ere, geologoa izanagatik, ez ditu alde batera utzi nahi Antropozenoaren dimentsio soziala eta ekonomikoa.
Lurraren gainazaleko batez besteko tenperatura inoizko handiena izan da 2014n, datuak biltzen direnetik. Hala adierazi dute Japoniako Meteorologia Agentziak, NASAk eta Estatu Batuetako Ozeanoen eta Atmosferaren Erakundeak (NOAA).
Tontorretan gora eta haranetan behera, erliebeari itsatsita zeharkatzen dituzte Himalaia eta Tibeteko goi-lautada antzara indiarrek, mendi errusiarraren erako ibilbideak eginez. Hala ondorioztatu du Bangorko Unibertsitateko (Erresuma Batua) ikertzaile batzuek gidatutako ikerketa lan batek.
EHUko ikerketa baten arabera, landarez osatutako hormek soinua xurgatzeko ahalmen handia dute, eta soinu-isolatzaile gisa ere erabil litezke.
Hubble teleskopioak unibertsoaren milaka irudi egin ditu, baina bat aukeratu beharko balitz ikur gisa, “Sortzearen zutabeak” izango litzateke irudi hori: …
Aldaketa ekologiko handiak hainbatetan gertatu dira gure planetaren historian. Paleontologiak bost suntsipen masiboren berri eman digu, eta askok argudiatzen dute …
Urtea amaitu aurretik, Elhuyar aldizkariko eduki irakurrienen zerrenda egin nahi izan dugu. Hamarreko zerrenda osatu dugu, webgunean bisita gehien izan duten edukiekin. Hizkuntzei buruzko albiste bat dago zerrendaren lehenengo postuan: "Ama-hizkuntza ahaztu arren, garunean gelditzen da". Frantses-hiztunek adoptatutako ume txinatarrekin egindako esperimentu baten berri jaso zuen albiste hark; esperimentu hartan, ikertziale kanadar batzuek frogatu zuten ama hizkuntza ahaztu arren, garunak haren aurrean erantzuten jarraitzen duela. Segidan aurkituko duzu 2014ko eduki irakurrienen zerrenda osoa.
Metabolismoaren herentziazko asaldura da bat da homozistinuria; akats entzimatiko bat da, eta odolean eta gernuan homozisteina metatzea eragiten du. Izan …
Munduko ozeanoetan plastiko pila dagoela flotatzen gauza jakina da. Pila hori zenbat izan daitekeen kalkulatu dute orain Kaliforniako Five Gyres …