Gauza batean behintzat, hasi bezala amaituko dugu 2014a: atal berri batekin. “Lekukoak” atala sortuz ekin genion urteari, eta …
Antartika inguratzen duen izotz geruza uste zen baino lodiagoa dela eman dute aditzera nazioarteko ikertzaile-talde batek argitaratutako neurketek. Itsaspeko bat …
Duela 38.700 eta 36.200 urte artean Errusia europarrean bizi izan zen gizon baten genoma argitaratu dute gaur Science aldizkarian. Aste gutxiko epean argitaratzen den bigarren antzinako giza genoma da; batak zein besteak erakusten dute zeinen konplexua izan zen gure arbasoen hedatzea Eurasian barrena.
Azaroaren 12an gertatuko da. Rosettaren Philae modulua zundatik askatuko da, eta 67P/Churyumov-Gerasimenko kometan lur hartuko du. Lurretik 450 milioi kilometro ingurura gertatuko da, eta ESAren ESOC zentrotik gidatuko dute lur-hartzea, 10 urteko bidea bezala. Misioa ez da hor bukatuko, baina balentria teknikoaren azken mugarria izango da. Lehenago, gizakiak ez du inoiz bidali misio bat kometa bat ikertzera; are gutxiago, hain gorputz txikian lur hartzera.
Gizarteak zientziaz, ikerketaz eta berrikuntzaz duen ikuspegiari buruzko Eurobarometroaren inkesta bereziak bi gai nabarmendu ditu lehentasunezko europarrentzat: osasuna eta zainketa medikoak, eta lanpostuak sortzea. Horiek izan behar dute, alde handiz, berrikuntza zientifiko eta teknologikoaren lehentasunak hurrengo 15 urteetarako, europarren esanean.
Azaroaren 12an gertatuko da. Rosettaren Philae modulua zundatik askatuko da, eta 67P/Churyumov-Gerasimenko kometan lur hartuko du. Lurretik 450 milioi kilometro …
Giza zelula ametatik abiatuta, giza urdaila simulatzen duen organoide bat sortu dute. Organoideak 3D egitura du, eta giza urdailean izaten …
Abiadura handian eta eskala txikian gertatzen diren prozesu biologikoak ikusteko gai den mikroskopio optiko berri bat aurkeztu dute gaur. Enbrioi …
Eric Betzig eta William E. Moerner estatubatuarrak, eta Stefan W. Hell errumaniar jatorriko alemaniarra saritu ditu Suediako Errege Akademiak, eta haientzat izango da 2014ko Kimikako Nobel saria, mikroskopio optikoarentzat behinola gaindiezina zen muga gainditzeagatik: argiaren uhin-luzeraren erdia zen, ustez, mikrokospio optikoarekin lor zitekeen bereizmen handiena. Hiru sarituek, molekula fluoreszenteen laguntzarekin, nanoskopia bihurtu zuten mikroskopia, eta banakako molekulen mundua argitu zuten.
Lurrreko uraren parte bat Eguzkia bera baino zaharragoa dela ondorioztatu du nazioarteko ikertzaile-talde batek, simulazio baten bidez. Simulazioaren emaitzen arabera, Ozeanoetako uraren % 30-50 arte izan daiteke Eguzkia sortu aurrekoa.