Sputnik 1ak kateak hautsi zituela esatea gehiegitxo izan daiteke akaso, baina gizateriaren historian aro berri baten hasiera markatu zuenik ezin uka.
Gasez hoztutako Windscale-ko erreaktorea, Britainia Haundiko eraikuntza nuklearren artean argazkitan gehienetan atera dena da seguru asko. Hamar urteren buruan, erreaktorea gordetzen duen zilar-koloreko esfera desagertu egingo da; erreaktoreak heriotz epaia jaso du. Hala ere, Britainiaren harrotasun nuklearraren lehenengo sinboloa desmuntatzea, ez da gauza erraza izango.
Kimikaren ikuspegitik aztertuta, Borax izeneko substantzia sodio borato hidratatua da. Substantzia hau ez da agian jendartean oso ezaguna, baina produktu askoren osagarri bazterrezina da. Esaterako, beira-zuntza eta ongarriak bezain produktu desberdinek boraxa dute osagaien artean. Egun munduan ekoizten den boraxik gehiena (%90), Iparrameriketako Nevada eta California estatuetako mugan erauzten da, Heriotzaren Haran ezagunaren ingurutan. Boraxaren inguruan bada bestalde, mentura-kutsu zirikagarria.
Izenburu hau zuen pelikula, Frank Capprak zuzendutakoa eta Gary Grant-ek protagonizatutakoa, ikusterakoan algara handiak egin genituen. Gary Grant-en bi izebatxo xahar maitagarriek eskale eta behartsuak munduko sufrimentuetatik libratzen zituzten artseniko pixka baten bidez.
Dunez hitzegiterakoan, basamortuetako harea-eremu zabalez pentsatzen da normalean. Ilara luze bati jarraituz dabiltzan dromedarioak datozkigu burura. Hala ere, dunak ikusteko ez dago horren urrutira joan beharrik. Euskal Herrian bertan ere badaude zenbait tokitan; Muskiz eta Zarautzen esaterako. Duna ikusgarriak ikusi nahi izanez gero, hortxe dauzkagu Akitaniako Landak. Eta bestalde jakina da Donostia dunak zituen hareatza batean eraikia dagoela. Oraingo honetan galtzear dauden kostaldeko dunez arituko gara.
1984.eko Abenduaren 2.etik 3.erako gauean, Union Carbide multinazional iparrameriketarrak Indiako Bhopalen zuen pestizidak fabrikatzeko lantegiari gas toxikoz osatutako hodei bat jariatu zitzaion, Bhopal hiria estali zuelarik. Ondorioak ezin latzagoak izan ziren: 1734 hildako eta 300.000 inguru zauritu. Bhopaleko dramaz inkesta egiten ari den polizia batek dioenez, " Mende batez ikertu beharko da benetan zer gertatu den jakiteko ". Hitz horiek laburbiltzen dituzte egokien akaso, istripuaren ondoren dauden kezka eta zalantzak.
Pasa den maiatzean, Gipuzkoako Foru-Aldundiak "Ura bizia da" lemapean urari buruzko kanpaina bati eman dio hasiera. Badirudi, gure agintariak arduratzen hasi direla horren baliagarri eta ordezkaezin den uraz. Ur-arazo larriak ditugu, eta ez Gipuzkoan bakarrik; Euskal Herri osoan baizik. Entzuna dugu alde batetik aspaldidanik Euskal Herriko ibaiak munduko zikinenetakoak direla. Bestetik, asko dira uda partean ur-hornikuntzaz arazo larriak dituzten herriak (Lazkao, Irun,...) gure Euskal Herri euritsu honetan.
Zein da bada, Euskal Herriko uren egoera? Ondoko lerroetan honen azalpen bat egin nahi dugu. Oinarria 1983.ean Eusko Jaurlaritzak agindutako ikerketa izango dugu(1). Tamalez, ikerketa hau komunitate Autonomoko ibai-arroei mugatzen zaie eta hori izango da gure esparrua beste informaziorik ezean.
Liburu bat irakurri, automobil bat gidatu, kafe bat edan, perfume bat usaitu, txokolatea jan edo pilula bat irensten dugun bakoitzean iturburua euri-oihan tropikalean duen zerbait erabiltzen ari gara. Kristobal Colomb-ek Ameriketara iritsitakoan esandakoa ekar dezakezu hona: "Zuhaitz eder eta berdeak, guk ezagutzen ditugunetatik desberdinak, bakoitzak bere lore eta fruitu bereziak dituztenak, eztiki kantatzen duen hamaika hegazti eta txoriño..."
Hamazazpi urte ez dira bete gizasemeak bere hatza jaioleku den Lurretik at beste astro batean jarri zuenetik. Armstron-ek Ilargiaren zorua lehendabizikoz markatu zuenean, aro berri bati hasiera eman zion. Honekin konformatzen ez eta haruntzago, inguruko planetei alegia, begiratzen hasi da. Unibertsoaren konkistako hurrengo urratsen helburu haiexek izango bait dira. Hainbeste amets sortu duen Martitz zain daukagu.
Hegoa, beroaren sinonimo da guretzat. Bero bila gabiltzanean hegoaldera jo ohi dugu. Ipar Hemisferioan bizi bait gara gu. Hego hemisferiokoentzat ordea, hegoa hotzaren irudi da. Guk, artikulu honen bidez, hegalde hotzera egingo dugu bidaia, Antartidara alegia.
Betiko izotzez estalitako kontinente ia ezezagun horri buruz arituko gara ondorengo lerroetan. Orain arte, zientzilari eta abenturazaleen begiradak soilik erakarri ditu eremu latz eta gogor honek. Etorkizunean, negozio-gizonen asmoek ere tokia izan omen dezakete paraje zakar honetan.