Sobietarrak espazioaren esplorazioan lanean jarraitzen dira su eta gar. 1988.aren bukaeran bi marka berri eta ikusgarri burutu zituzten. Alde batetik, Vladimir Titov-ek eta Musa Maranov-ek, Juri Romanenkok zuen espazioko giza egonaldirik luzeenaren marka gainditu dute. Bestetik, Buran (elur ekaitza) lehenengo transbordadore espazial sobietarra jaurti dute.
Urriako egun eguzkitsu batean joan ginen lehenengo aldiz Donostiako Igeldo auzoan dagoen Arrano-etxea izeneko tokira. Egun hartan, beda ireki berria zen eta ehiztarien tiroen danbatekoak etengabe entzun genituen hegaztiak sendatzeko zentru honetan egin genuen egonaldian.
Izotza erreaz energia ateratzerik badagoela baten bati esanez gero, Santa Agedan sartzeko moduan gaudela pentsatuko luke. Izotza ez dugu erreko, baina izotzetan harrapatutako gasak bai eta gas-hidratoak energi hornikuntzan garrantzi handia har dezakete etorkizunean.
Euskal Herria lurraldez txikia izanik ere, bazter ezezagunak baditu oraindik. Gaur azalduko duguna, Kantauriko Mendikatea alegia, horietako bat da. Errioxa aldera joateko askok zeharkatzen dituzte bertako mendateak (Herrera edo Rivas) eta gutxik erreparatzen du mendikateak ezkutatzen dituen txokoen edertasunaz.
"Challenger" transbordadore espazialaren istripuaren ondotik iparramerikarrek burututako espazio-esplorazioak etenaldi handia jasan du. Gainera, jaurtigailuekin izandako arazoek porrot sentsazioa zabaldu zuten jendearengan. Impassetik ateratzeko NASAk Sally K. Ride doktoreari espazio-esplorazioaren etorkizunari buruz txosten bat egin zezan eskatu zion. Txostena joan den urteko abuztuan argitaratu zen eta eztabaida handia sortu zuen. Guk, txosten horren lerro nagusiak azaltzeko asmoa dugu artikulu honetan.
Egia esan behar badugu, Martitzek (Planeta Gorriak) betidanik erakarri gaitu. Gaztetan irakurritako istorio eta kontak-zunak izan daitezke akaso liluraren arrazoia. Baina Martitzek xarma berezia duenik ezin uka. Maiz izan da Martitz gure mintzagai eta oraingo honetan ere gertu ibiliko gatzaizkio.
Iparrameriketako EEBBek lurralde zabala hartzen dute. Bertan naturak espresiobide desberdin asko hartu du; Mohave basamortuko eremu idorretatik Laku Handien inguru hezeraino, Mendi Harritsuen gorritasuna ahaztu gabe. EEBBtan ugari dira bestalde, naturaren zaintzaren ikuspegitik babestutako eskualdeak. Horietako batzuk mundu osoan ezagunak dira, Yellowstone edo Arroil Handia esaterako, eta planeta guztitik etorritako turista-andana handiak erakartzen dituzte. Badira ordea guretzat, europarrontzat, ezezagunak baina besteak bezain ederrak diren batzuk.
Arbaiun, Kakueta, Pitillas, Gernikako itsasadarra, Aralar... dira, beste batzuen artean, Euskal Herrian ditugun paraje eder eta liluragarrietako batzuk.
Bukatu berri den urtearen azken partean trenbidearen inguruko eztabaida izan dugu Euskal Herrian, Urola trenbidearen ixtea dela eta. Manifestazio, eritzi-emate eta posizionamendu guztien ondoren gauza bat bakarrik gelditu da garbi: urolatarrek beren trenari dioten atxekimendua. Trenaren etorkizuna ordea, lehen bezain ilun dago gure aburuz. Gure Herrian errepideak trenbideari irabazi egin dio nonbait.
Wisconsin-eko unibertsitatean bada "Water Chemistry" izeneko sail bat. Sail honetan, izenak dioen legez, urari buruzko azterketak egiten dituzte. Sail honetako "professor"etako batengana jo dugu uraren kimika zertan dagoen azal diezagun.