Aspaldi, baten batek pake posible bakarra basamortuetakoa zela esan zuen. Eta ikusitakoak ikusi arrazoi faltarik ez zuela onartu beharra daukagu. Begiak paper-puska honetatik altxatu eta ingurura begiratzea besterik ez dago honetaz konturatzeko. Mundua gobernatzen duten bi potentzien egiteak aztertzea nahikoa da. Hainbeste pake aldarrikatu eta gero eta gehiago armatu, hori kontraesana! Aurki hasteko diren Genevako elkarrizteketan txorimalo berri bat ibilĂko zaie solaskidei inguruan dantzan, elkarrizketa hauen martxa ona eta positiboa oker lezakeena. Galaxietako Gerra deitutako hori. Hau da iparramerikarrek espazioa militarizatzeko duten asmoa. Galaxietako Gerra hau zertan datzan aztertzea izango da artikulu honen mamia.
Irakurleak, Oppenheimer fisikariaz entzuten badu, 2. Mundu-Gerraren garaian Los Alamos-eko Laborategiaren (Bonba atomikoa garatu zen tokia hain zuzen) zuzendaria izan zen Robert Oppenheimer -i buruz ari direla uste izango du. Ez zaio inola ere ez bururatuko Frank Oppenheimer izeneko fisikaria existituko denik, nahiz eta gure ustez, honek zientziaren bilakabideari egin dion ekarpena Robert-ena bezain ona eta sakona izan gutxienez. Artikulu honetan, Frank Oppenheimer-i buruz arituko gara, Robert-en anaia ia ezezagun honek benetan merezi bait du.