Herri aurreratuenetako laborategietan aspaldi hasi ziren genetika aztertzen. Garai batean zientzia zena, gaur ia industria bilakatu da. Lanerako esparrua zabala da. Hasieran teknika honen bidez landareak moldatu baziren ere, animalien mundua da une honetan pil-pilean dagoena. Euskal Herrira ere iritsi da teknika honen hotsa. ABEREKIN enpresan lan egiten duen Karlos Ugarte esne-behien alorrean enbrioi-transplantean dagoen espezialistarik onenetakoa da. “Elhuyar. Zientzia eta Teknika”ren 21. alean Joxe Etxezurietak ABEREKINen eta hobekuntza genetikoaren berri eman zigun. Karlos Ugarte albaitariarekin izandako elkarrizketaren berri emango dugu ondoko lerroetan. Genetika eta gizatasuna
Ikatza herrialde industrializatuen euskarri izan da urte askotan. Petrolioaren kontsumoa indartu ahala, ikatzarenak behera egin zuen. Petrolioaren menpekotasunaren eragina ezaguna da. Adibide gisa, gogora ezazu energi krisialdia. Beraz, erregai berrien inguruko ikerketari ekin zaio gaudeneko hamarkada honetan eta guk ikatzaren inguruan ikertutakoaren berri emango dugu ondoko lerroetan.
Arrasate herri dinamikoa dela edonork baiezta dezake. Herri honetan garatu den mugimendu kooperatiboak berebiziko garrantzia izan du; Euskal Herrian ezezik baita atzerriko zenbait herrialdetan ere. Ikerlan, dinamika horren fruitu berezia da.
Laster hasiko da atunaren kanpaina. Horrekin batera, egunkariek istiluen berri maiz emango digute, giroa bero-bero dago eta. Batzuek sare pelagikoak eta trasmailuak erabiltzen dituzten bitartean, beste batzuek beita biziaz eta xexian delako eran arrantzan ari dira. Interesatu desberdinen eritzia jaso badugu ere, artikulu tekniko bat egitea izan da hasiera-hasieratik gure helburua.
Ez dugu uste izenburu honek inor harrituko duenik. Euskal Herriko arrantzaren egoera larria baino larriagoa bada ere, “Euskal Herria” izeneko arrantzuntzi batek haize berriak ekarri nahi dizkio arrantzaren alorrari. Arrantzuntzi honetan zura material berri batez ordezkatu da etorkizun itxaropentsua iragarri nahian.
1988. urtean Euskal Herriko ikerketa-zentruei buruzko sail berri bati hasiera eman genion. Orduan INASMET izan zen azalpenaren helburu eta gaur CEIT izango da. Geografikoki Donostiako Ibaeta auzoan hain hurbil dauden zentru hauek, badituzte beren ezaugarri propioak.
Bretainian eta Normandian egun batzuk pasatzen ari ginela, turismoaren ikuspegitik hain fama handia duen Mont-Saint Michel bisitatzea erabaki genuen. Iritsi baino hiruzpalau kilometro lehenago gure helburua begibistan genuen. Irla bat zen, baina lurrez inguratutako irla. Inguruko lurrak badia handi baten hondoa zirudien, baina ez zen inondik inora ere itsasorik ikusten. Saint Michel-en gaztelu barnean ordu-pare bat igaro ondoren automobila hartzera abiatu ginenean, lehen lurrez inguratutako irla urez inguratuta zegoela ohartu ginen; hau da, lehen ikusten ez zen itsasoa begibistan genuen.
Seul-eko Olinpiadak bukatu ondoren, "Bartzelona 92" slogana ia egunero azaltzen da ikusentzunezko komunikabidetan. Hori dela eta, Bartzelona prestatzen ari da Olinpiadetarako. Bertan eraikitzen ari diren eraikuntzetan famatuenetakoa, "Palau d'esports Sant Jordi" izenekoa da. Arata Isozaki arkitekto japoniarrak diseinatutako eraikin honen estalketa, euskal enpresa bati esleitu zaio munduko enpresa onenekin lehia gogorrean aritu ondoren. Enpresa hau, ORONA hain zuzen ere, igogailuak egiteagatik izan da ezaguna orain arte gehienontzat. Enpresa honen beste alderdi ezezagunagoaren berri eduki nahian, bertara hurbildu ginen Benintze Arbide eta Jose Luis Azkue ren eskutik.
Norvegia-ko eskualde honetan lakuak urtegi bihurtuz eta tunelen bidez komunikatuz, zentral hidroelektriko izugarria osatzen ari dira. Baina, erabilitako teknologiak lan arriskutsuetan aritzera bultzatzen ditu langileak.