Aizpurua Sarasola, Joxerra

Aizpurua Sarasola, Joxerra

Energiaren geroa Europan

1993/06/01 Aizpurua Sarasola, Joxerra -

Energiarena uneoro planteatzen den gaia da, baina teknologia energetiko berrien etorkizuna ingurugiro-eraginen eta ekonomi etekinen araberakoa izango dela onartua dago gizartean. Hirurogeita hamargarreneko hamarkadan ekonomi gora-beherak eta horniketa bermatzea izan ziren arazorik kezkagarrienak, baina gaur egun, aurreko arazoei ingurugiroa zaintzearena ere erantsi zaie.
Petrolioaren prezioak egonkortzen ez direnez, erregai fosilen bidetik at dauden energi iturriez aldatzeko aukera eskainiko duten teknologiak jorratu behar dira.

IIHII-CEIDA: Ekologia kulturaren bidetik

1993/06/01 Aizpurua Sarasola, Joxerra -

Euskal Herria orain baino zikinagoa ezagutu izan dugu. Industri krisialdiak egoera honetan zerikusirik izango zuelakoan gaude, baina aldi berean ekologiaren aldeko sentikortasuna garai batekoa baino handiagoa dela ezin da ukatu. Sentikortasuna ez da besterik gabe sortzen den zerbait; prozesu baten ondorio baizik. Kasu honetan giza talde askok bultzatutako prozesuaren ondorio da.

Mirandaola: historiatik festara

1993/05/01 Aizpurua Sarasola, Joxerra -

Euskal Herrian burdin industriak tradizio handia izan du. Gainera burdinak tradizioa izateaz aparte bertako izakeran ere eragina izan duela esatea begien bistakoa da. Egun bizi dugun egoera ekonomikoa ikusita, burdinaren inguruan festa egiteak (artikulu honen izenburuak dioenez) ez dirudi oso egokia denik, batez ere, batek baino gehiagok, burdingintzaren egoeraren ondorioz, negar egiten duenean. Dena den, maiatzaren 9an legazpiarrek, urtero bezala, Mirandaola zaharrean festa-giroan igaroko dute igandea.

Martinika: Frantzia Ameriketan

1993/04/01 Aizpurua Sarasola, Joxerra -
Plaza Aduriz, Jon -

Orlyko aireportuan abioia hartu genuenean, Martinikari buruz ezer gutxi genekien. Dena den, Karibe itsasoak bustitako beste herri batzuk ezagutzen genituenez, ustegabe handirik ez genuen espero. Azoreetan eskala egin ondoren, Le Lamentin-go aireportura heldu ginen. Abioitik jaitsi orduko ekaitz tropikal batek blai-blai utzi gintuen. Giroko hogeita hamar graduek Caracasen, Mexikon edo Habanan izandako sentsazioak sentiarazi zizkiguten. Hala ere, bazegoen beste lekuekiko desberdintasun bat, hots, usaina. Gerora, desberdintasuna usainean baino zerbait gehiagotan zetzala konturatu ginen.

Euskom euskaraz

1993/03/01
Industri sektoreez hitz egiten dugunean, gehienetan altzairugintza, papergintza, makina-erremintagintza, etab. izaten ditugu buruan. Hala ere, egun badaude beste industri sektore …

Negutegi-efektua

1993/03/01 Aizpurua Sarasola, Joxerra -
Negutegi kontzeptua oso arrunta da gure gizartean. Eguzkitik etorritako izpiek Lurra jotzen dute eta Lurrak isladatutako beroak ezin du espaziora …

Gardentasunak heriotza dakarrenean

1993/01/01 Aizpurua Sarasola, Joxerra -
Euriak, lehorreko bizidunok behar dugun lehengairik preziatuena, hots, ura ekartzen digu. Baina, aldi berean, garden dirudien urak espero ez ditugun …

Zenbakizko soinua ez da ametsa

1992/11/01 Aizpurua Sarasola, Joxerra -

Gaur egun musika bi oinarri desberdinetan, batez ere, saltzen digute. Kaset magnetikoak izan dira ohizkoenak urte batzuetan, baina joan den hamarkadan disko konpaktuak merkatua irauli zuen. Hamarkada honetan, soinua beste oinarri batean grabatzea egongo da eta antza denez, zaharkiturik utziko ditu aurreko bitarteko guztiak.

Nola ulertu sateliteetako irudiak?

1992/10/01 Aizpurua Sarasola, Joxerra -
Lurra aztertzen duten sateliteek zenbait sistema erabiltzen dute bere ikerketetan. Batzuetan argi ikuskorraz edo infragorriaz baliatzen dira. Besteetan mikrouhinak, ezerk …

Rio-ko gailurra: zazpi minutuko ametsa

1992/09/01 Aizpurua Sarasola, Joxerra -

Joan den ekaineko 3 eta 14aren artean Rio de Janeiro-n “Munduko gailurra” izenaz ezagutzen dena egin zen. Oraingoa ez da honelako lehenengo batzar nagusia izan; duela hogei urte Stokholm-en egin bait zen lehena. Orduz geroztik gaurdaino Lurraren osasunak txarrera egin duela esanda denak ados daude, baina egoera aldatuko denik ez dago hain garbi.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila