Joan den uztailaren 11n, Ozeano Bareko eta Ameriketako zenbait lekutatik ikusi ahal izan zen Eguzki-eklipse osoa. Gertaera honi garrantzi handia eman zaio eta askok mendeko eklipsea edo milurteko eklipsea izenak erabili dituzte. Baina, Eguzkiaren edozein eklipse osok duen ikusgarritasunetik at, zein izan zen gertaera honen berezitasuna?
Kimikariek, beroaren arabera kolorea aldatzen zaien materialen ikerketa eginez, aukera berrien bidea zabaldu diote arropagintzari.
Martin Rivas industri injineru hau Atxurin jaio zen 1944. urtean. Leioan Fisika Teorikoa irakasten du eta Zientzi Fakultateko ikasle-dekanordea da. Martin-en partehartzearen arrazoia, Leioan burutzen ari diren saiakuntza bitxi batzuen berri ematea zen.
Behin batean afaltzen ari ginela, lagun eta abokatu den Marisa Rodriguezek bere lanaren berri eman zigun. Emakumeentzako hezkuntz ikastaroei buruzko adierazpenak egin bazituen ere, ekintza horien azpian zegoen filosofia interesgarria iruditu zitzaigun. Horretaz polikixeago hitz egitekotan geratu ginen.
Errenterian jaio eta hazi den Joxean Daboz Sarasola txirrundularia Irungo Bentetako Ekialde izeneko bere etxean aurkitu genuen. Arratsalde hartako entrenamendu-saioa bertan behera utzi zuen, txirrindulari denak bakarrik konta ditzakeen gauzak kasetean grabatzeko. Bizikletari buruzko ezaugarriak galdetu bagenizkion ere, txirrindulariaren bizimodua izan zen gure elkarrizketaren helburua.
Bilboko Etxebarria parkean, joan den apirilean eta maiatzean, zirkuko karpa zirudien zerbait ikusterik izan da. Karpa horren azpian pailazoak eta animaliak aurkitu beharrean, penduluak, motoreak, argi-jokoak, etab. ikus zitezkeen.
Aurreko alean CD-ROMaren sorreraz eta ahalmenaz idatzi genuenean, sistemaren muina eta alderdi fisiko-teknologikoa ez genituen aztertu. Artikulu honetan, aztergai geratu zen alderdia arakatuko dugu. Hortaz, diskoaren formatu fisikoa, errotazio-abiadura, datuak metatzeko ahalmena, datuen transferentzi abiadura, irispide-denbora eta erroreen zuzenketa jorratuko ditugu.