Analisiak

Aurrerapenaren arriskuak: zientzia, teknologia eta eztabaida soziala

2011/05/01 Rodríguez, Hannot - Consortium for Science, Policy &amp
Zientzia eta teknologia oso garrantzitsuak dira industrialki garatutako gizarteen ongizate eta lehiakortasun ekonomikorako. Berrikuntzarako gaitasuna, hau da, merkaturatu daitezkeen ezagutzak …

Gizakia Ilargian eta Marten

2011/04/01 Rojas dok., Jose F. - Astronomoa. Planeten Zientzien Taldea
2010eko otsailean, Obama presidenteak NASAren Constellation programa bertan behera utzi zuen, eta, horren eraginez, jendearen ahotan dago berriz ere programa …

Zientzia eta demokrazia

2011/03/01 Pérez Iglesias, Juan Ignacio - Kultura Zientifikoaren Katedra

Ez dut egin; ez dut azterketa hori egin, baina inoiz egingo dut, eta badakit zein izango den emaitza. Munduko estatuetako gardentasun-indizearen eta zientzia-ekoizpenaren datuak jarriko bagenitu koordenatu-sistema batean, berehala ikusiko genuke estuki loturik daudela bi ezaugarri edo aldagai horiek. Beste era batera esanda, gardentasun handiagoa (ustelkeria gutxiago) dagoen herrietan zientzia-jarduera gehiago dago, eta alderantziz. Horrekin ez dut esan nahi bata bestearen menpekoa denik; seguru aski ez dago bi ezaugarri horien arteko menpekotasun zuzenik. Baina horrelako lotura bat egoteak adieraziko luke elkarrekin gertatzen direla bi kontu horiek; gardentasuna eta zientzia-jarduera, alegia.

Klimari buruzko Cancúngo bilera: neurrizko arrakasta

2011/02/01 Galarraga, Ibon -
Markandya, Anil - Basque Centre for Climate Change zentroko zuzendari zientifikoa
Gonzalez-Eguino, Mikel - Basque Centre for Climate Change (BC3) zentroko ikertzailea

Cancúnen lortutako akordioaren bidez --ia ahobatezkoa, Bolivia soilik agertu baita aurka--, egokitzeko eta baso-soiltzea murrizteko aurrerapauso garrantzitsuak egin dira, eta finantza-laguntzak prestatu dira garapen-bidean dauden herrialdeentzat. Gainera, ez zaio atea itxi 2011n Durbanen (Hegoafrika) egingo den hurrengo bileran emisioak murrizteko akordio lotesle bat lortzeari. Akordio horrek indartu egingo luke Kiotoko Protokoloa. Hori, gure ustez, neurrizko arrakastatzat har daiteke.

Elikagaien etiketak luzeago... kontsumitzailea jakitunago?

2011/01/01 Escajedo San Epifanio, Leire - Konstituzio Zuzenbideko Irakaslea
de Renobales, Mertxe - Biokimika eta Biologia Molekularra saila

Erosten ditugun elikagaietako bakoitzak gure osasunean izango duen eragina zehaztasunez azaltzen digun etiketa-sistema bat. Ulergarria, gainera. "Bai ideia bikaina! Nola ez zitzaigun, ba, lehenago bururatu?" pentsatuko zuen Europarlamentuak 1924/2006 Erregelamendua prestatzen zuen bitartean. "Dietarekin lotura duten gaixotasunek gora egin duten garai honetan, horra hor kontsumitzailea ahalduntzeko tresna paregabea".

Ikerketari murrizketak, itxaropenaren balazta

2010/12/01 Vivanco, Maria del Mar - CIC bioGUNE/Zelulen Biologia eta Zelula Amak Unitateko Ikertzaile Nagusia

Azken hilabeteotan, AEBko epaitegiek komunitate zientifikoaren arreta erakarri dute; izan ere, epaile federal batek blokeatu egin du enbrioien zelula amen ikerketarako funts publikoen erabilera. Gizakion zelula amak ehunak edo organoak konpontzeko edo ordezteko erabiltzeak gero eta jarraitzaile gehiago ditu, eta itxaropen-iturri da egun gaixotasun sendaezinen bat duten gaixo askorentzat. Baina badira horren aurka kartsu borrokatzen direnak ere, argudio etiko eta erlijiosoak baliatuz. Eztabaida ez da amaitu.

Biomaterialen eboluzioak errealitate bihur dezake sinestezina zirudiena

2010/11/01 Orive Arroyo, Gorka - Farmazian doktorea. Biofarmazia, Farmakozinetika eta Farmazia-teknologiako irakasle kolaboratzailea
Zarate Sesma, Jon - Farmazian doktorea. Biofarmazia, Farmakozinetika eta Farmazia-teknologiako irakasle kolaboratzailea

Biologia molekularraren, genomikaren eta proteomikaren eboluzioari esker, gero eta gehiago ezagutzen ditugu garuneko gaitzen nondik norakoak. Hala ere, medikuntzaren aurrerakuntzak izugarriak izanda ere, gaur egun tratamendu egokiaren zain dauden garuneko gaixotasun ugari ditugu.

Euskadi, itsas energien alde

2010/10/01 Marqués, Javier - Energia Berriztagarrien Saileko Zuzendaria

Munduko biztanleriaren hazkundea, energia-eskaeraren areagotzea, berotze globala eta petrolioaren garestitzea direla eta, energia-iturriak ugaltzeko ahalegina egiten da gaur egun, eta iturri berriztagarrietan arreta handiagoa jartzen da. Itsas energien ezaugarri erakargarri bat da dentsitate handiagoa dutela beste energia berriztagarri batzuekin alderatzen bada, eta hornikuntza-ahalmen handia; hala ere, oraindik ez da egiten eskala handiko merkatu-ustiapenik.

Nortasun zibiletik, nortasun biometrikorantz

2010/10/01 Escajedo San Epifanio, Leire - Konstituzio Zuzenbideko Irakaslea

Pertsonak identifikatzeak betidanik izan du garrantzia, baina globalizazioa delakoaren garaian areagotu egin da premia. Planeta-mailako komunikazioa berehalakoa da, eta, ordu gutxian, merkantziak edo pertsonak milaka kilometrora hel daitezke. Gustura egon beharrean, ordea, isolatuta eta beldurrez sentitzen gara 6.800 miloi ezezagunen artean. Hobbesek famatu egin zuen esaldiak dioen bezala, " ez dakigunean bestea nor den, gizakia otsoa baita gizakiarentzat ". Premia horretan, gora egin dute hatz markak, irisa edo beste ezaugarri biologikoren bati antzeman eta pertsona bat berehala identifikatzeko gaitasuna duten teknologia biometrikoek.

Darwinkeria

2010/09/01 Altonaga, Kepa - EHUko biologia irakaslea
Aspaldi baten, artean gazte eta berde, eta bai Biologian lizentziatu berria nintzela, euskarazko teknolektoa lantzeari ekin nion gogotsu. Esan nahi …
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.