Zelo-paperarekin, erradiografiak

Zelo-paperarekin, erradiografiak
2008/12/01 | Elhuyar
(Argazkia: C. Camara, J. Escobar eta S. Putterman)

Zelo-bilkari batetik zelo-zati bat hartzeak X izpiak igortzen ditu, ekintza hori hutsean eginez gero. Kalifornia Unibertsitateko ikertzaile-talde batek frogatu du hori, eta Nature aldizkarian eman du horren berri.

Zelo-bilkari bat desitsasten jarri zuten huts-ganbera batean (beste bilkari batean biltzen zuten desitsatsitakoa), eta ikusi zuten zeloak X izpiak igortzen zituela bilkaritik bereizteko unean. Triboluminiszentzia deritzo, zeloaren kasuan bezala, solido bat (kristal bat, askotan) zanpatzean, igurztean edo arraspatzean askatzen den energiari.

Zientzialariek frogatu ahal izan zuten, gainera, igorritako izpi-kantitatea nahikoa zela haietako baten hatz baten erradiografia egiteko. Irudian, huts-ganbera (barruan zeloa duela), zientzialariaren eskua eta egindako erradiografia ikus daitezke.

1
248
2008
12
024
Fisika; Materialak
Berriak labur
13
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila