Douglas Engelbart asmatzaile emankorra izan da. 1964an egin zuen ordenagailurako saguaren lehen prototipoa. Saguarekin batera, interfaze grafiko bat ere asmatu zuen, leihoen bidezko sistema batean oinarrituta. Saguaren patentea 1970ean lortu zuen. Bere hitzen arabera, zurezko sagu hura pantailarekin X-Y koordenatuen bidez lan egiteko tresna zen. Sagua deitu zioten, atzetik isats-itxurako kablea zuelako.
Patente horrez gain, beste hainbat asmakuntzatan ere hartu zuen parte, posta elektronikoan eta bideokonferentzian, besteak beste. Azken urteotan, sari asko jaso ditu. Adibidez, 1997an Lemelson-MIT saria eman zioten.