Zahartu ahala itsutu, gene batean dago gakoa

Zahartzaroko itsutasuna makularen endekapenagatik gertatzen da askotan; bada, mutazio ia hutsal batek eragiten du endekapen hori.

Estatu Batuetako hiru ikertzaile-taldek, bakoitzak bere aldetik, aurkitu dutenez, CFH proteina (ingeleseko complement factor H) kodetzen duen genearen mutazio txiki bat dutenek askoz ere aukera gehiago dute zahartzaroan makularen endekapena izateko, eta, ondorioz, ikusmena galtzen joan eta itsu geratzeko.

Makula erretinaren atzealdean eta erdian dagoen zona obal horixka da, eta beharrezkoa da ongi ikusteko. Adinean aurrera joan ahala, genetikaren eta eguneroko ohituren eraginez, zona hori handitu egin daiteke eta ikusmen-zelulak suntsitu. Itsutasuna saihesteko, beharrezkoa da ohitura osasuntsuak izatea, eta aipatutako genearen mutazioa garaiz detektatzea ere bai, gaitzari aurre hartzeko tratamenduak

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila