Usteak egiaztatzen

Elikagai transgenikoen inguruan dagoen eztabaida handietako bat manipulatutako geneak naturan hedatzeak eragin ditzaketen arriskuak dira.

Novartis taldearen arto transgenikoak, esaterako, artarraren kontrako toxina sortzen du, baina toxina sortzeko genearekin batera anpizilinaren -penizilinaren familiako antibiotikoaren- kontrako genea ere badauka. Gene hau jarduerarik gabeko genea da artoan baina bakterioek genea bereganatu eta aktibatzen badute, oso erraz zabal liteke animalia eta gizakiengana, gaixotasunen aurkako erresistentzia eraginez.

Britainia Handiko John Heritage ikertzaileak gene hori landaretik bakteriora eta bakteriotik oilaskoengana nola transmititzen den aztertu du eta, ikusitakoaren arabera, gene "kaltegarria", ez da ez bakterioengan ez oilaskoengan aktibatu. Emaitzak behin-behinekoak dira eta beste animalia-espezieak ere aztertu

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila