Turismoa karbono-igorpen globalaren % 8aren erantzulea da

turismoa-karbono-igorpen-globalen-8aren-erantzulea
Turismo globalaren aztarna ekologikoa uste baino askoz ere handiagoa dela ikusi dute.

Lehenengo aldiz, turismoaren aztarna ekologiko osoa neurtu dute, eta emaitza oso esanguratsuak atera dituzte: karbono-isurtze globalaren % 8 dagokio turismoari. Orain arte, Turismoaren Munduko Erakundeak uste zuen % 4ra baino ez zela iristen, baina Sydneyko Unibertsitateak egindako ikerketa berriak agerian utzi du eragina uste baino askoz ere handiagoa dela. Horretarako, lehen ez bezala, turismoaren bizi-ziklo osoaren ebaluazioa egin dute, turista bat etxetik atera eta itzultzen den arte eragindako karbono-igorpen guztiak hartu baitira kontuan: hegazkina, ostatua, alokairuzko kotxea, jana eta edariak, oroigarriak, eta abar.

Nature Climate Change aldizkarian argitaratu dute ikerketa eta klima-aldaketaren aurkako neurriak hartu ahal izateko proposamen zehatzak egin dituzte zientzialariek: turismoari karbonoaren gaineko zergak ezartzea, batez ere hegazkin-bidaiei. 0,25-0,5 kg CO2 sortzen dute bidaiari eta kilometro bakoitzeko, eta 900 km-ko joan eta etorriko bidai batean 40 €–ko zerga ordaindu beharko litzatekeela kalkulatu dute. Argi adierazi dute ikertzaileek: gutxiago egin beharko genuke hegan eta gehiago ordaindu.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzla. Ezeztatuz gero, ezingo duzu webgune honetan nabigatu. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak
Gipuzkoako Foru Aldundia
IRIZAR Koop. Elk.
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
TAJO Group