Talka-uhinak izar berrien sustatzaile

Galaxiek talka egindakoan sortzen diren uhinek kitzikatzen dute hidrogenoa, izar berriak sortuko dituen hidrogenoa, alegia.

ESAren infragorrien behatokiaren bidez, bi galaxia (NGC 4038/4039) gainezartzen diren gunea aztertu dute, eta gune hori hidrogeno-molekulatan oso aberatsa dela ikusi dute. Beste eragilerik ez dagoenez, ondorioztatu dute talka-uhinek bultzatuta eratzen dela hidrogeno-multzo hori.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila