Nikel-78 isotopoa, elementu astunen aurrekaria

img height="200" hspace="5" src="Images/A211-027.jpg" vspace="5" width="200"/>

Big Bang leherketaren ondorioz hidrogenoa eta helioa sortu ziren, eta, izarretako erreakzio nuklearren ondorioz, berriz, burdina eta burdina baino txikiagoak diren atomo guztiak. Aitzitik, burdina baino handiagoak diren atomoak nola sortzen diren ez dago batere argi. Hori bai, nikelaren isotopo batek prozesu horretan parte hartzen du, eta hori ikertzeak asko laguntzen du hipotesiak frogatzeko garaian.

Fisikarien ustez, atomo astun asko supernobetan eratzen dira, hau da, masa handiko hainbat izarren leherketetan, neutroien harrapatze azkarra izeneko prozesu baten bitartez. Prozesu horretan, oso garrantzitsua da nikel-78 isotopoa; oso azkar eratu eta desegiten da, eta prozesu horren abiaduraren arabera emaitza ezberdina da. Prozesu azkarrak atomo batzuk sortzen ditu, eta motelak beste batzuk. Azken neurketen arabera, nikel-78 isotopoaren erdibizitza 110 milisegundokoa da, uste zuten baino laburragoa.

Prozesua laburra izatearen ondorioz, besteak beste, urrea, platinoa edo uranioa sortzen dira. Eta, beraz, neurketa horren emaitzak adierazten du hiru atomo horiek uste baino ugariagoak direla supernobetan.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila