Nekazaritza ekologikoak gero eta indar handiagoa du Espainian, bai ekoizpenean eta bai komertzializazioan.
1991n, nekazaritza-mota horrek 4.235 hektarea besterik ez zituen hartzen, eta ordutik aurrera ikaragarri hazi da, batez ere 1996tik aurrera. 2001erako 485.079 hektarea lantzen ziren, eta iaz 665.055 hektarea. Hau da, urtebetean % 37 baino gehiago hazi da nekazaritza ekologikoak hartzen duen azalera.
Bestetik, nekazaritza ekologikorako lur gehien erabiltzen duen erkidego autonomoa Andaluzia da, eta horren ondotik datoz Extremadura eta Aragoi.
Datu horiek Espainiako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Ministerioak eman ditu, eta, nekazaritzarekin batera, abeltzaintza ekologikoak ere gorakada nabarmena izan duela ere aipatu du.