Bihotzeko zenbait gaixotasunetan parte hartzen du zelulen programatutako nekrosiak eta minbizian aditu diren zientzilariak erakarri egin ditu fenomeno horrek. Zelulak programatuta hilda, tumoreetako zelulek minbiziaren kontrako tratamenduetan duten erresistentzia jaitsiarazi nahi dute.
Horretarako nekrosia bultzatzen da TNF alfa zitokinaren bidez (tumoreen nekrosia eragiten du) edo tumoreko zeluletan programatutako heriotza oztopotzen duen NF-kB faktorea inhibituz.