Pistoi eta bielen bidez funtzionatzen duten eztanda-motoreetan errendimendua hobetzeko bi bide egoten dira: konpresio-erlazioa igotzea eta eztanda ondorengo hedapena luzatzea. Lau aldiko motore klasikoetan ordea, konpresio-tasa neurri batetik gora ez dago igotzerik, pistoia goiko puntura heldu baino lehen erregaiaren eta airearen arteko nahasteak berez su hartzen duelako.
Bestetik, hedapen-fasea ezin da konpresio-erlazioa igo gabe luzatu. Izan ere, pistoia konpresioan gora doanean desplazatzen den bolumena eta eztanda egin ondoren erretako gasek beherantz eragiten duten hedapenean desplazatzen dena berdinak dira. Hedapen-erlazioa eta konpresio-erlazioa berdinak dira, beraz.
Oztopo hori injekzioa duten motoreetan Miller zikloari esker saihes daiteke. Mazda etxeak hobetu egin du Miller zikloa, eta funtsean konpresioaldia motzagoa da hedapenaldia baino, zurgapen-balbulak geroago isten direlako.
Eztanda-motorearen lau faseak honela gertatzen dira:
Beraz, erretako gasen bultzada konpresio-erlazio berdina duen ohizko motorean baino ibiltarte luzeagoan jasotzen da. Ondorioz, motorearen errendimendua hobea da eta erregai-kontsumoa % 10-15 murriztea espero dute Mazda etxeko injineruek.