Migrainarekin lotutako proteina batek emeei soilik eragiten die saguetan

Etxebeste Aduriz, Egoitz

Elhuyar Zientzia

migrainarekin-lotutako-proteina-batek-emeei-soilik
Arg. Rama / CC-BY-SA

Migrainarekin lotutako proteina batek sagu emeei mina eragiten die, baina arrei ez, Texasko Unibertsitatean egin duten ikerketa baten arabera. Horrek lagun dezake ulertzen zergatik emakumeek gizonek baino hiru aldiz migraina gehiago izaten duten. Journal of Neuroscience aldizkarian argitaratu dute ikerketa.

Badira 30 urte inguru CGRP proteinak migrainan eragin nabarmena duela ezagutzen dela. Baina orain arte egin diren ikerketa ia guztiak animalia arrekin egin dira, eta lehenengo aldia da ikusten dena sexuaren arabera eragin desberdina duela proteina horrek. Horrez gain, proteina horrek meningeetan (garuna estaltzen eta babesten duten ehunak)  mina eragiten duela ere baieztatu du ikerketa honek.

Izan ere, ez dago CGRP proteinak non eragiten duen. Nerbio-sistema zentralean (garuna eta bizkar-muina), nahiz periferikoan (gainerako guztia, meningeak barne) sortzen da CGRP proteina, baina ezin da batetik bestera pasa, handiegia baita. Ikertzaileek saguei meningeetan sartu diete CGRP proteina, eta ikusi dute emeei buruko mina eragiten diela, eta arrei ez. Hala, emakumezkoek migraina gehiago izatearen arrazoia konplexuagoa dela aitortzen duten arren, ondorioztatu dute CGRP proteinarekiko sentikorragoak izateak zerikusia izan dezakeela.


Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzla. Ezeztatuz gero, ezingo duzu webgune honetan nabigatu. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak
Gipuzkoako Foru Aldundia
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.