Manchester-ko kaleetan trenak berriro

Berrogei urte igaro dira Manchesterren azken trena desagertu zenetik. Britainia Haundian, Bigarren Mundu-Gerraz geroztik ezartzen den lehen trena da. "Metrolink" izeneko enpresak 30.000 milioi pezeta gastatu ditu eta Manchesterko erdigunean 2 tren-linea ezarri ditu, bertan 3 kilometroko trenbideak ipinita.

Trenak bi bagoiz osaturik daude eta lor dezaketen abiadura 80 kilometro ordukoa da, baina hirigunean 50 kilometro orduko baino abiadura handiagoaz ibiltzea debekaturik dute.

Trena itzultzeak teknologi mota honekiko filosofi aldaketa dakar; hau da, garai batean, orain dela 30 urte, trenak automobilak baino motelagoak zirelako kendu egin ziren hirigunetik. Orain, aldiz, hirigunetan izaten diren trafiko-butxaduren eraginez, jende asko automobila etxean uzteko amorratzen dago eta trena garraiabide egokia izan daiteke.

Ikuspegi-aldaketa hau beste zenbait lekutan ere gertatzen ari da; besteak beste EE.BB.etan, Frantzian eta Erresuma Batuan daude proiekturik aurreratuenak.

Euskal Herriko hiriburuetan trafiko-butxadurak gero eta arazo larriago bihurtu direnez, trenen bidezko irtenbidea ez litzateke batere txarra izango.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila