Bertan 12 milioi liburu gordetzen ziren, baina gertatutako sute batek milioierdia erre edo kaltetu egin ditu. Hondatutakoen artean liburu bitxi asko dago eta gainera batzuk alebakarrak ziren.
Leningradoko hau Alexandriako liburutegiko sutearen ondoren gertatu den handiena izan da. Sobietarrak zientzilari atzerritarren laguntzaz kaltetutako liburu berreskuragarriak salbatzeko lan handia egiten ari dira.