Janarien akrilamida eta minbizia

Iaz egindako ikerketa batzuek agerian utzi zuten janari batzuek minbizia eragin dezakeen substantzia bat dutela. Besteak beste, patata frijituek, ogiak eta galletek akrilamida-kantitate nahiko altuak dituztela frogatu zen, baina ez zegoen argi zenbaterainoko eragina zuen osasunean janarien bidez hartutako akrilamidak.

Orain, Britsh Journal of Cancer aldizkariak Suedian egindako ikerketa bat argitaratu du. Ikerketa horretan, minbizia duten 987 pazienteren eta 538 pertsona osasuntsuren dieta alderatu dute, eta, emaitzen arabera, ez dirudi akrilamida duten janari asko hartzeak minbizia izateko arriskua handitzen duenik.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila