Berotze globala 1,5 °C-ra mugatzeko helburua betetzeko, ezinbestekoa da ikatza energia-iturri gisa erabiltzeari uztea, ahalik eta azkarren. IPCC-ren arabera, ikatzaren erabilera % 73 murriztu beharko litzateke 2030erako, petrolioa (% 10) eta gasa (% 7) baino askoz ere gehiago. Ikatzarekiko mendekotasun handia duten herrialdetan —Txinan, Indian eta Hego Afrikan—, ordea, horrek esan nahi du inoiz herrialde batean energia-iturrietan lortu den murrizketa azkarrena baino bi aldiz azkarrago murriztu beharko luketela, Nature Climate Change-n argitaratu berri duten azterketa batean kalkulatu dutenez. Eta zalantzan jarri dute hori egingarria ote den, herrialde horien soziopolitika kontuan hartuta.
Hala, ondorioztatu dute, hori kontuan hartzen bada, gainerako herrialdeek, ezarritakoa bainoa % 50 azkarrago murriztu beharko lituzketela CO2 emisioak. Horretarako, bereziki Europak eta AEBk azkarrago murriztu beharko lukete petrolioaren eta gasaren kontsumoa.
Elhuyarrek garatutako teknologia