Herpesa, mononukleosia eta horien antzeko beste infekzio batzuk sortzen dituen birus ohikoena HSV-1 da. Birus horrek urteetan irauten du gorputzeko nerbio-zeluletan azaltzeko aukera on baten zain, hotzeria esaterako. Zelulan dagoenean apoptosia eragozteko (zelulak bere burua hiltzea) LAT izeneko genea du. Gene hori aurkituz geroztik dagokion proteinaren bila jardun dute ikertzaileek; okerreko bidetik, ordea. Izan ere, ez omen du proteina bat kodetzen, RNA-kate labur bat baizik. Hori jakinda, birusari nabarmendu baino lehen aurka egiteko tratamendu bat bilatuko dute aurrerantzean.