Fotosintesiaren jatorria

Indianako Unibertsitateko ikertzaile-talde batek fotosintesiaren eboluzio kronologikoa ezarri duela adierazi du. Fotosintesia bakterioekin hasi zela onartuta dago, baina ez dago argi zein izan ziren lehenak: fotosintesiaren ondorioz oxigenoa ekoizten zutenak ala oxigenorik ekoizten ez zutenak. Indianako ikertzaileen arabera oxigenorik ekoizten ez duten bakterioak, hots, bakterio berde eta purpurak, dira zaharrenak. Geroago oxigenorik ekoizten ez duten heliobakterioak garatu ziren, zianobakterioen arbasoak. Zianobakterioak bai, oxigenoa ekoizten dute. Zianobakterioetatik abiatuz algetako kloroplastoak eta landare berdeak sortu ziren.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila