Duela milaka milioi urteko zulo beltzak agerian

Hubble eta Chandra erabilita, zulo beltz supermasiboak izan zitezkeen 200 bat gune sumatu zituzten.

NASAk aurkitu ditu bilatzen zituen zulo beltz supermasiboak. Horretarako, Hubble espazioko teleskopioak, Chandra X izpien behatokiak eta Spitzer espazioko teleskopiokoak jasotako datuak uztartu dituzte.

Hubble eta Chandra erabilita, zulo beltz supermasiboak izan zitezkeen 200 bat gune sumatu zituzten, eta Spitzer -ekin jasotako uhin infragorrien irudiekin gune horietako bakoitzaren izaera zehaztu dute. Zulo beltz horietako batzuk 13 mila milioi bat argi-urtera daude, eta, antza denez, duela 2-5 mila milioi urtekoak dira.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila