Kirola egitea depresioari aurre egiteko ona dela aspalditik esaten da, baina orain arte ez da jakin zergatik. British Journal of Sports Medecine-ek argitaratu duen artikulu baten arabera, kirola egin ostean ekoizten den depresio-kontrako substantzia feniletilamina da.
Ikerketak erakutsi duenez, kirola egin ondoren, gorputzean azido fenilazetikoa % 77 igotzen da. Substantzia hori anfetaminaren antzekoa da eta depresioaren aurkako propietateak dituela jakina da.