Columbus, lanerako prest ISSn

Columbus, lanerako prest ISSn
2008/03/01 | Elhuyar
(Argazkia: NASA)

Bi hilabeteko atzerapenarekin izan bazen ere, azkenean jaurti zuten Columbus modulua Nazioarteko Espazio Estaziorantz. Otsailaren 7an izan zen, eta handik bi egunera iritsi zen ISSra. Han akoplatzeko eta martxan jartzeko lanak behar bezala egin zituzten, eta, hala, otsailaren 19rako, lanerako prest zituzten moduluaren laborategi eta gailu guztiak. Hain zuzen, biozientzietako, jariakinen zientzietako, teknologiako, telekomunikazio-zientzietako eta abarretako hainbat esperimentu egiteko prestatu dute Columbus. Europako Espazio Agentziak ISSri egingo dion ekarpenik handiena da.

1
240
2008
3
001
Astronautika; Astrofisika
Berriak labur
4
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila