Ozono-geruzak jasandako kaltearen errudun diren CFC substantziak, lurrean gertatzen ari den "negutegi-efektuan" ere eragile garrantzitsuak dira.
Alemaniako Münster-eko unibertsitateko Wolfrid Bach-ek eta Atul Jain-ek ezinbestekotzat jo dute CFC substantzien produkzioa geldi eraztea, 2050. urterako aurrikusten den negutegi-efektuaren arriskua txikiagotu asmoz.
CFC substantziek beroa transmititzen ez zutela uzten aurkitu zuen lehen zientzilaria James Loveloek izan zen. 1973. urtean ohartu zen fenomeno honetaz. Azken 30 urteotan CFC substantzien produkzioa asko hazi denez, atmosferan metatuz joan da eta une honetan estimatzen denez, CO2 rekin batera negutegi-efektuan eragin nagusia du.
2050. urte bitartean Lurrean tenperatura zenbat igoko den estimatzea zaila bada ere, Bach eta Jain ikerlariek osatutako ereduaren bidez 3,35ºC-ko batezbesteko igoera izango dela estimatu dute; baina CFC substantzien produkzioa erabat etengo balitz, igoera 1,7ºC ingurukoa izango litzateke.