Boliaren ordezkoa

Zeramikaz eginiko boli artifiziala izan daiteke Afrikako elefantea salbatzeko bide eraginkorra. Plastikozko ordezkoak ez bezala, zeramikazkoa porotsua da eta boliaren antz handiagoa du.

Boli naturala dentinaren, hau da giza hortzen osagaiaren, oso antzekoa da. Bolia hotza da ukitzerakoan, biguna aldi berean, eta landua eta pulitua izan daiteke gainazal leuna lortu arte. Esaterako, pianujoleek gustokoa dute egitura porotsuak izerdia xurgatzen duelako.

Egungo boli artifizialek plastikoetan dute oinarria. Baina beren eroaltasun txikiak eta izerdia xurgatzeko gaitasun ezak ukipenarekiko desiragarri bihurtzen dituzte.

Nottingahm-eko unibertsitatean zeramikan oinarritutako material berri bat garatzen ari dira boliaren eroaltasuna eta porositatea simulatuko dituena.

Kontserbazionisten ustetan boliaren ordezko egokia izateak elefante askoren bizia furtiboen atzamarretatik ken dezake.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila