Estatubatuarren erdiek bitamina- eta mineral-gehigarriak hartzen dituzte, gaixotasun kronikoei aurrea hartzeko baliagarriak direlakoan. AEBetako Osasun Institutuak, baina, gehigarri horiek osasungarriak ote diren jakin nahi izan du. Orain arte egindako ikerketen azterketa sakona egin eta kontuan hartzeko moduko ondorioa atera du: bitamina- eta mineral-gehigarriak hartzea ez da beti ona osasunerako; aitzitik, kaltegarria ere izan daiteke.