Giza enbrioien zelula amak hezur-muineko zelula berezi batzuen laguntzaz hazten direla frogatu dute Johns Hopkins-eko ikertzaileek. Zelula amak zatitzen diren bitartean, zelula berezi horiek elikatu egiten dituzte.
Orain arte, zelula amen hazkuntzan, sagu-zelulak erabili izan dituzte zelula amak elikatzeko, baina zelula ama horiek terapian erabiliz, beldur dira aurrerago animalia-jatorriko gaixotasunak transmitituko ote dituzten. Hori dela eta, gizakien hezur-muineko estroma-zelulak erabili dituzte saguen zelulen ordez, eta, dirudienez, zelula amek diferentziazioa saihestuz ugaltzea lortu dute.
Hezur-muineko estroma-zelulak erabiltzearen abantaila nagusia da lortzeko errazak direla; gainera, beste zelula-mota batzuekin alderatuz, ez dute arazo etikorik sortzen.