Biziaren jatorriari buruzko teoria garrantzitsu baten arabera, RNA-molekula izan zen biziaren lehen molekula. Ustez, RNA gai da bere burua kopiatzeko, baina, gaur egungo zeluletan, RNA kopiatzeko ardura DNAk eta proteinek dute. Hala ere, Kaliforniako Scripps Research Institutuko biologo-talde batek lortu du bere burua kopiatzeko gai den RNA-molekula bat sortzea, erribozima sintetiko bat.