Azido laktikoa: etsaia ez, baizik eta laguna

Azido laktikoa: etsaia ez, baizik eta laguna
2007/10/01 | Elhuyar
(Argazkia: Artxibokoa)

Azido laktikoa jarduera fisikoarekin lotzen dugu, jarduera fisikoa egitera ohituta ez daudenekin, hain zuzen. Norbaitek muskuluak ohi baino gehiago lantzen baditu, ehun horietan azido laktikoa metatzen zaio. Oro har, azido laktikoak kutsu negatiboa du. Danimarkako zientzialari batzuek azterketa batean ikusi dute azido laktikoak alde positiboak ere badituela, eta The Journal of Physiology aldizkarian argitaratu dituzte emaitzak.

Ikusi dute jarduera fisiko luzeetan, azido laktikoari eta adrenalinari esker, muskuluek uzkurtzen jarrai dezaketela. Jarduera fisiko luzeetan, potasio-ioiak muskulu-zuntzetatik kanpora ateratzen dira, eta egoera normalean egon ohi den ioi-oreka hautsi egiten da. Desoreka horren ondorioz, muskulua uzkurtzea eragiten duen seinale elektrikoa moteldu egiten da eta muskulua paralizatu egiten da. Egoera horretan adrenalina eta azido laktikoa baldin badaude, berriz, seinale-sistemak ez du huts egiten, eta uzkurtzeko gaitasunak bere horretan jarraitzen du.

1
235
2007
10
022
Anatomia/Fisiologia
Berriak labur
10
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila