Arrainak odoleko plaketak kontserbatu egiten ditu

Hemorragiak gerarazteko plaketak askotan erabiltzen dira transfusioetan, baina gordetzen direnean, zoritxarrez, bost egun baino gehiago ez dute irauten. Globulu gorriak ez bezala, izozten zailak dira plaketak.

Ozeano Artikoko arrainen odoletik atera duten glikoproteinei esker lortu dute Kaliforniako ikertzaile batzuek odoleko plaketei 25 egunez iraunaraztea. Berri ona inondik ere.

Tenperatura 18 ºC-tik behera jaisten denean, beren fosfolipidoek likido izateari utzi eta gel itxura hartzen dute. Molekula batzuek besteek baino azkarrago burutzen dute trantsizio hori, eta zelulako mintza porotsu bihurtzen da, kaltzio-molekulek ihes egiten dutelarik.

Irtenbidea itsaso izoztuetatik etor daiteke ordea. Izoztearen kontrako agenteak dituztelako, arrain batzuek beren gorputz izoztuetako ura jelatu gabe mantentzen dute. Kaliforniako ikertzaile batzuek Ozeano Artikoko arrainen odoletik glikoproteinak atera eta horiekin batera disoluzioan plaketak utzi dituzte. Plaketak 5 ºC-tan hogeita bost egunez kontserbatu dira, glikoproteinek izozte-tenperatura jaitsi egiten dutelako.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila