Antartikako itsas izotza, uste baino lodiagoa

Neurtutako geruza lodiena 16 metrokoa da

Carton Virto, Eider

Elhuyar Zientzia

antartikako-itsas-izotza-uste-baino-lodiagoa
"Jaguar" itsaspekoa, azalera bidean. Antartikako itsas izotzaren lodiera neurtzeko baliatu dute itsaspekoa. Arg. Klaus Meiners, AAD/Peter Kimball, WHOI

Antartika inguratzen duen izotz geruza uste zen baino lodiagoa dela eman dute aditzera nazioarteko ikertzaile-talde batek argitaratutako neurketek. Itsaspeko bat erabili dute Tasmaniako Unibertsitateko, Woods Hole Ozeanografia Institutuko eta British Antarctic Survey erakundeko ikertzaileek izotz-geruzaren lodiera neurtzeko. 2010 eta 2012ko udaberrietan egin zituzten neurketak, Antartikaren ekialdeko hainbat eremuran,eta Nature Geoscience aldizkarian argitaratu dituzte emaitzak. Datuen arabera, 1,4 eta 5,5 metro arteko lodiera du, batez beste, itsas gaineko izotz geruzak Antartikan; neurtutako lodiera handiena 16 metrokoa izan da.

Artikoan erabili dira lehenago itsaspekoak izotz-geruzaren lodiera neurtzeko. Antartikako datuak, ordea, ontzietatik egindako behaketetan, eta zulaketetan zeuden oinarrituta. Datu horien iradokitzen zuten metro bete baino argalagoa zela itsasoko izotz-geruza Antartikan.

Itsaspeko bidezko metodoa besteak baino zehatzagoa da, eta datu berriak lagungarriak izango dira Antartikako itsas izotzak klima-aldaketaren aurrean nola erantzungo duen finago iragartzeko. Hala ere, ikertzaileek ohartarazi dute neurketa zabalagoak egin behar direla, ikusteko Antartika inguruko beste itsas eremuetan antzeko lodiera duten izotz geruzek.

Jarrai iezaguzu

Zu idazle

Zientzia aldizkaria

azken alea
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.