Orain arte espioitzan erabili den SR-71 abioi detektaezina edo "abioi beltza" ezizenez ezagutzen dena, espaziuntzi gisa erabili nahi da. Lurrarekiko orbitaren batean utzi nahi da Mach 15 baino abiadura handiagoan.
Horretarako NASA-ko injineruak, ea hidrogenoa erreta abiadura handia lor daitekeen aztertzen ari dira. Errekuntz mota honi "kanpo-errekuntza" deritzo eta balaztaketa aerodinamikoa txikiagotzeko erabili nahi da.
Gogoratu beharra dago abioi hau Sobietar Batasuna izandakoaren eta Kubaren parean espioitza-lanetan erabili izan dela Mach 3ko abiaduran, hau da, soinuarena baino hiru aldiz handiagoa den abiaduran.
SR-71 abioiari, bere fuselajearen gainean, 2 metro altuerako dorretxoak jarri zaizkio. Dorre horietatik airean erretzen den hidrogenoa askatzen da; eta abioiaren atzekaldean dauden sentsoreek airearen presioa eta tenperatura neurtzen dute.
Mach 3-ko abiaduren inguruan hidrogenoa airean erretzen bada, errekuntza honetako gasek izugarrizko bulkada ematen diote abioiari. Hala ere, abiadura honetan beste arazo bat sortzen da, hau da, 345 °C-ko tenperatura baino handiagoa lor daiteke eta SR-71 abioiaren piezak ez daude bero-maila hori jasateko prestaturik. Beraz, saiakuntzak egin ahal izateko material bereziak eta garestiak erabili behar dira.