Albisteak

2018ko zientzia-albiste aipagarrienak

2018/12/21

Zientzia eta teknologia arloak albiste ugari eman ditu aurten ere. Hona hemen Elhuyar  aldizkarian, Norteko Ferrokarrilla irratsaioan eta Teknopolisen emandakoen artean nabarmendutakoak:

Eguzki-sistemako planetarik urrunena aurkitu dute

2018/12/19

Eguzkitik 18.000.000.000 km-ra dagoen planeta berri bat aurkitu dute astronomo estatubatuarrek; hain zuzen, eguzki-sisteman inoiz hautemandako objekturik urrunena.

Planeta nanoa …

Migrainak zein mekanismoren bidez sortzen diren identifikatu dute

2018/12/18

Frantziako Zientzia Ikerketarako Zentroko ikertzaileek migrainak sortzearen arrazoietako bat aurkitu dute: proteina baten mutazioan dago gakoa. Neuronen jarduera elektrikoa inhibitzeko …

Fluoxetina antidepresiboaren eragina, hurrengo belaunaldietan ere bai

2018/12/13

Fluoxetina sendagaia Prozac izenez merkaturatu zen lehen aldiz, eta oso erabilia da depresioa tratatzeko, baita haurdunetan ere. Orain, Otawako Unibertsitateko …

Igel ar hiritarrak basatiak baino erakargarriagoak dira emeentzat

2018/12/12

Ingurune hiritarretan bizi diren tungara igel arrak basoetan bizi direnak baino erakargarriagoak dira emeentzat, korroka konplexuagoak dituztelako. Nature Ecology & …

Unibertso goiztiarreko materiaz osatutako tantatxoak sortu dituzte

2018/12/11

Big Banga gertatu eta berehala sortutako lehenengo materia ultraberoaz osatutako tantatxoak sortu ditu ikertzaile-talde batek. Hain zuzen, quark-gluoi plasmaren antzeko …

Ozeanoetako nanoplastikoak ordu gutxian metatzen dira bizidun urtarren organoetan

2018/12/04

Ozeano kutsatuetako baldintzak imitatuta, nanoplastikoak organismo urtarretan zer abiaduran metatzen diren aztertu dute Plymouth-eko Unibertsitatean. Bieirak erabili dituzte proba egiteko, …

Eskuragarri dago MODELA, itzultzaile automatiko adimenduna

2018/11/28

Aurkeztu berri da orain arteko euskarazko itzultzaile automatikorik onena: MODELA. Azken belaunaldiko teknologia adimenduna du oinarri, eta tresna azkarra eta erabilerraza da. Elhuyarren eta Zientziako, Teknologiako eta Berrikuntzako Euskal Sareko beste  zenbait agenteren arteko elkarlanari esker garatu da.

Etikoki onartezintzat jo dute genetikoki eraldatutako haurren kasua

2018/11/27

Jiankui He zientzialari txinatarrak genetikoki editatutako bi haur aurkeztu ditu komunikabideetan. Youtubeko bideoetan eta prentsan azaldu duenez, zazpi bikoteren enbrioiak eraldatu zituen, CRISPR teknikaren bidez, hiesarekiko erresistente egiteko. Eta, enbrioi haietatik, bikoteetako baten biki batzuk iritsi dira jaiotzera. Esperimentua egiazkoa dela baieztatu baino lehen ere, zientzia-komunitateak arbuiatu egin du, arriskutsua eta etikoki onartezina delakoan.

Insight zunda onik iritsi da Marteren azalera

2018/11/27

Ez zen erraza, baina dena espero bezala atera da: Insight zunda Elisium Planitia  lautadara iritsi da. Horrenbestez, Martera iritsi …

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila