Unibertso goiztiarreko materiaz osatutako tantatxoak sortu dituzte

unibertso-goiztiarrekomateriaz-osatutako-tantatxo
Gluoi-plasmaz osatutako tanten irudiak, hiru forma geometrikotan: zirkuluak, elipseak eta triangeluak. Arg. Javier Orjuela Koop

Big Banga gertatu eta berehala sortutako lehenengo materia ultraberoaz osatutako tantatxoak sortu ditu ikertzaile-talde batek. Hain zuzen, quark-gluoi plasmaren antzeko egoera likido bat lortu dute, ustez Big Bangaren osteko lehenengo mikrosegundoetan unibertsoa bete zuenaren antzekoa, oraindik partikulak elkartu eta atomoak osatzeko beroegi zegoenean.

New Yorkeko Relativistic Heavy Ion Collider azeleragailuan egin dute esperimentua. Protoien eta neutroien paketeak nukleo atomiko handiagoen aurka talkarazi dituzte, eta ikusi dute, baldintza jakin batzuetan, quark-gluoi plasmaren tantak sortzen direla, hedatu eta hainbat forma geometriko eratzen dituztenak: zirkuluak, elipseak eta triangeluak.

PHENIX esperimentuarekin, ikertzaileek argitu nahi dute zein den existitu daitekeen unibertso goiztiarraren materiarik txikiena. Hasteko, lan honek lagundu du ulertzen nola hoztu zen lehenengo materia ultrabero hura lehenengo atomoak sortzeko. Ikerketa Nature Physics aldizkarian argitaratu dute.

Quarkei eta gluoiei buruzko informazio gehiago: Bereizi dituzte quarkak?

.

 

Erantzunak

1

xevilbestpiode 2018/12/11

Can anybody find for me cracked XEvil program??? It's best captchas solver, including Google ReCaptcha. Im so need it for my online shop! Already found key for XEvil: 3O1AllSstu5ZyPriRw_piode But dont know, how to use it. Thank for everybody, and sorry for my english! PM me if you know anything, I can pay.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzla. Ezeztatuz gero, ezingo duzu webgune honetan nabigatu. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak
Gipuzkoako Foru Aldundia
IRIZAR Koop. Elk.
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
TAJO Group